Tupac Katari
Tupac Katari | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ayo Ayo (en) , 1750 |
Herrialdea | Peruko Erregeorderria |
Heriotza | La Paz, 1781eko azaroaren 15a (30/31 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: dismemberment (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bartolina Sisa |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania Aimara |
Jarduerak | |
Jarduerak | Ameriketako bertako buruzagia |
Tupac Katari edo Catari (Tupaj Katari ere) (1750 - 1781eko azaroaren 15a), Julián Apasa Nina izenarekin jaioa, 1780. hamarkadan Espainiar Inperioaren aurka Bolivian aritu zen buruzagi indigena izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tupac Katari izena garai hartako beste bi buruzagiren izenetatik hartu zuen: Tupac Amaru II.a alde batetik eta Tomás Katari (Chayantako jauntxo bat) bestetik.
Tupac Katarik 40.000 pertsonako armada osatu eta altxamendu bat burutu zuen Chuquiago (gaur egungo La Paz) hiria setiatuz. Birritan eraso zuen, baina altxamenduaren aurka bidalitako tropak garaile irten ziren.
Ondoren Andrés Tupac Amaru (Tupac Amaru II.aren iloba zena) Amaru Tupac Katariri batu zitzaion eta La Paz-en bigarren setio bat hasi zuten. Ez egonkortasun politiko eta militarraren ondorioz, altxamenduaren aurka zeuden buruzagi batzuek berau bukaerarazi zuten. Altxamendua hasi zuten buruzagiak atxilotuak eta exekutatuak izan ziren.
XVIII. mendeko altxamendu indigena hau geografikoki gehien hedatu zena izan zen, baita atxikimentu gehien lortu zituena. Erregeordetzak bi urte behar izan zituen deuseztatzeko.
Matxinoak La Paz hiria 1781ko martxoaren 13an hasita ehun eta bederatzi egunez setiatu zuten, garaipenik lortu gabe eta Buenos Aires-etik zetozen tropen erresistentziaren aurka. Testuinguru hortan, Agustin Jauregi erregeordeak matxinoen moral baxua aprobetxatuz amnistia eskaini zien borroka bertan behera uzten zutenei, askok egin zutena. Tupac Katarik ez zuen hala egin, eta Achacachira zuzendu zen bere armada bir-antolatzeko asmoarekin. Bere jarraitzaile batzuek saldua, espainiarrek preso egin zuten 1781eko azaroaren 9an.