Theodor Körner
Itxura
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Theodor Körner (olerkaria)»
Theodor Körner (Újszőny bei Komorn, Austria-Hungariako Inperioa gaur egun Komárom, Hungaria, 1873ko apirilaren 23a - Viena, 1957ko urtarrilaren 4a) Austriako presidentea izan zen. Karrera militarra egin zuen, Italiako Frontean borrokatu zuen Lehen Mundu Gerran eta armadatik erretiratu zen 1924an jeneral graduarekin. Edler von Siegringenen noblezia titulua izan zuen 1919 arte. Alderdi Sozialdemokratan sartu zen eta diputatu hautatu zuten 1924an. Naziek kartzela sartu zuten Bigarren Mundu Gerra garaian. 1945ean Vienako alkate hautatu zuten eta hiria berreraikitzearen arduraduna izan zen. Karl Renner hil ondoren, Austriako presidente hautatu zuten 1950ean, eta bera hil zen agintaldia amaitu gabe.