The Onion Field
The Onion Field | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | The Onion Field |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Harold Becker (en) |
Gidoigilea(k) | Joseph Wambaugh |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Eumir Deodato (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
The Onion Field (euskaraz Tipula Soroa), 1979ko Harold Becker estatubatuar zinema zuzendariaren krimen drama film bat da. Joseph Wambaugh idazlearen benetako gertaerei buruzko The Onion Field (1973) liburuan oinarritua dago. John Savage, James Woods, Franklyn Seales, Ted Danson eta Ronny Cox aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1963ko martxoaren 9a, Hollywood. Karl Hettinger (John Savage) eta Ian Campbell (Ted Danson) poliziak kaleak patruilatzen ari direla bi susmagarri geldiaraziko dituzte, Gregory Powell (James Woods) eta Jimmy Smith (Franklyn Seales), baina ezustekoan gaizkileetako batek pistola atera, poliziei beren armak kendu eta bahituta urrutiko tipula soro batera eramango dituzte, bertan Campbell tiroz erail eta Hettingerrek gaizkileengandik ozta-ozta ihes egitea lortuko du.
Hettingerren lekukotasunari esker, Powell eta Smith atxilotuak, epaituak eta lehen graduko erailketa burutzeagatik heriotz korridorera zigortuak izango dira. Baina espetxean daudela, Powell eta Smithel lege sistema beren onurarako erabiltzen ikasi, hainbat apelazioen ondoren eta Kalifornian heriotz zigorra ezeztatu zuen epai erabaki batez baliatuz, beren heriotz zigorra bizialdi osorako zigorrera aldatzea lortuko dute.
Bitartean, Hettingerren egoera emozional eta fisikoa txartuz koango da, polizia agintariek nahiz bere lankideek hilketa gauean gaizkileen aurka modu oldarkorragoan jokatu ez izatea aurpegiratzen baidiote. Erruak eta alhadurak asaldatua, amesgaiztoak, ezintasuna, pisu galera, kleptomania eta pentsamendu suizidak izaten amaituko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Savage: Karl Hettinger
- James Woods: Gregory Powell
- Franklyn Seales: Jimmy Smith
- Ted Danson: Ian Campbell
- Ronny Cox: Pierce Brooks sarjentua
- David Huffman: Phil Halpin barrutiko fiskala
- Christopher Lloyd: Espetxeko abokatua
- Dianne Hull: Helen Hettinger
- Priscilla Pointer: Chrissie Campbell
- K Callan: Powell andrea
- Sandy McPeak: Powell jauna
- Lillian Randolph: Nana, Jimmyren amona
- Steve Conte: Espetxezaina
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1979ko filmak
- Joseph Wambaughek idatzitako filmak
- John Savagek antzeztutako filmak
- James Woodsek antzeztutako filmak
- Ted Dansonek antzeztutako filmak
- Ronny Coxek antzeztutako filmak
- Priscilla Pointerrek antzeztutako filmak
- Christopher Lloydek antzeztutako filmak
- Richard Herdek antzeztutako filmak
- Lillian Randolphek antzeztutako filmak
- Michael Patakik antzeztutako filmak
- Burke Byrnesek antzeztutako filmak
- William Sandersonek antzeztutako filmak
- Pat Corleyk antzeztutako filmak
- John de Lanciek antzeztutako filmak
- Harold Beckerrek zuzendutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama filmak
- Hilketei buruzko filmak
- Polizia filmak
- Heriotza zigorrari buruzko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak
- Los Angelesen girotutako filmak
- 1960ko hamarkadan girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak