The Big Boss
The Big Boss | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | 唐山大兄 |
Jatorrizko hizkuntza | mandarin estandarra |
Jatorrizko herrialdea | Hong Kong eta Thailandia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma eta martial arts film (en) |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Thailandia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lo Wei |
Gidoigilea(k) | Bruce Lee Lo Wei |
Antzezlea(k) | |
Maria Yi (en) James Tien Tony Liu (en) Bruce Lee (Cheng Chao-an (en) ) Chen Chao (en) Nora Miao Han Ying-chieh (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Orange Sky Golden Harvest (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Peter Thomas (mul) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Thailandia |
miramax.com… | |
The Big Boss edota Fists Of Fury (euskaraz Buruzagi Handia edota Amorruzko Ukabilak; txineraz: 唐山大兄) 1971ko Lo Wei hong-kongdar zinema zuzendariaren arte martzial filma bat da. Bertan, Bruce Lee, Maria Yi, James Tien, Yin-chieh Han eta Tony Liu aktoreek antzeztu zuten. Filma hau Bruce Leek protagonista papera antzeztu zuen lehenbizikoa izan zen, jada Hong Kong izar handia zen, baina filma honekin Asian barna ezagun bilakatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cheng (Bruce Lee) mutil gazteak bere amari liskarretan sartuko ez dela hiztzeman ondoren Txinatik Tailandiako Bangkok hirira iritsi berri da. Iritsi bezain laister, Mi jaunaren (Han Ying Chieh) izotz lantegian lanean hasiko da, baina lantegia droga trafiko eta prostituzio negoziak ezkutatzeko erabiltzen dela ohartuko da. Ni langile modu misteriotsuan desagertu eta gainontzekoek greba egitea erabakiko dute. Zuzendaritzak haien aurka armatutako morroiak bidaliko ditu, orduan Chengek amari emandako hitza apurtu eta langileak bere arte martzialekin defendituko ditu. Mi jaunak Cheng lantegiko arduradun berri izendatuko du, haren ohorez festatxo bat antolatuz, baina Chengek bere buruzagiaren benetazko asmoak jakitean hari aurre egitea erabakiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bruce Lee: Cheng Chao-an (batzutan Chen deitua).
- Maria Yi: Chiao Mei.
- James Tien: Hsu Chien lehengusua.
- Han Ying Chieh: Hsiao Mi ("Buruzagi Handia").
- Tony Liu: Hsiao Chiun (Hsiao Miren semea).
- Chao Chen: izotz lantegiko arduraduna.
- Chia Ching Tu: osaba.
- Nora Miao: edaritegiko nagusia.
- Lam Ching Ying
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filmaren webgunea (Ingelesez)
- The Big Boss filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Big Boss filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1971ko filmak
- Lo Weik zuzendutako filmak
- Bruce Leek idatzitako filmak
- Lo Weik idatzitako filmak
- James Tienek antzeztutako filmak
- Bruce Leek antzeztutako filmak
- Nora Miaok antzeztutako filmak
- Bruce Lee
- Hong Kongeko filmak
- Borroka arteetako filmak
- Triadari buruzko filmak
- Bangkoken girotutako filmak
- 1970eko hamarkadan girotutako filmak