Edukira joan

Tesis (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tesis (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1996
IzenburuaTesis
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoathrillerra, film dramatikoa, beldurrezko zinema eta misteriozko zinema
Iraupena125 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alejandro Amenábar
Gidoigilea(k)Alejandro Amenábar
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaAlejandro Amenábar
Ekoizle eragileaJosé Luis Cuerda
Bestelako lanak
MusikagileaAlejandro Amenábar
Argazki-zuzendariaHans Burman
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMadril

IMDB: tt0117883 Filmaffinity: 531662 Allocine: 15503 Rottentomatoes: m/thesis Allmovie: v136126 TCM: 524312 Netlix: 60000287Edit the value on Wikidata

Tesis (euskaraz Tesia) 1996ko Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren lehenbiziko luzemetraia izan zen. Bertan, Ana Torrent, Fele Martínez eta Eduardo Noriega aktoreek antzeztu zuten.

Filmak kritika eta ikusleekiko arrakasta nabarmena izan zuen, espainiar zinema zuzendarien belaunaldi berri baten garaiaren hastapena mugarri izan zelarik. Hainbat sari lortu zituen, tartean filma, gidoi eta zuzendari berri onenaren Goya Sariak, aurretik zortzi Goya Sarietarako izendapena jaso zuelarik.

Filmaren fakultateko eszenak Madrilgo Complutense Unibertsitatean abuztuan filmatu ziren, ikasle eta irakasleen oporraldian eraikina hutsa baitzegoen.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Madril. Ángelak (Ana Torrent) ikus-entzunezko bortizkeriari buruzko doktorego-tesi bat prestatzen ari den unibertsitateko ikasle bat da. Haren tesia zuzentzen ari den irakasleak unibertsitate horretako bideotekan ezustean filma bat topatu eta biharamunean hilik agertzen da.

Ángela eta bere fakultateko ikaskidea den Chemak (Fele Martínez) filma topatu eta heurekin batera eramatea erabakitzen dute, hura ikustean neska bat torturatua eta eraila agertzen den snuff movie bat dela ohartzen direlarik. Haientzako berria, ezberdina eta oso arriskutsua den ikus-entzunezko mundua. Ángela bera hurrengo snuff-movie filmaren protagonista izan daitela jabetzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]