Termo
Termo edo Dewar edalontzia isolamendu termikoa gordetzeko oso ondo ixten den ontzia da. Beroa transmititzeko hiru modu daude: kondukzioa, konbekzioa eta erradiazioa. Kondukzioa eta konbekzioa gerta ez daitezen, termoek geruza bikoitza dute, eta geruza bi horien artean hutsa dago. Erradiazioa ekiditeko termoaren barnealdea material isolatzaile batekin estaltzen da; horrela, uhin elektromagnetikoak islatu egiten dira eta beroa barruan gertatzen da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Termoa Sir James Dewarrek asmatu zuen 1892an. Dena dena, lehendabiziko termo komertzialak 1904an egin ziren Thermos GmbH konpainia alemanarraren eskutik. Thermos, grezieraz ‘beroa’ produktu berriaren eman zitzaion izena izan zen; horretarako ideien lehiaketa egin zen. Termo hitza generiko bezala onartu zen Estatu Batuetan 1963an; horren arabera markaren izena produktu generikoaren izena bihurtuta zegoen ordurako.
Nitrogeno termo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Termo mota honek 70 x 20 zm-ko ontzi zilindrikoa da. Barruan -190 °C tenperaturaz izozten den nitrogeno likidoz beteta dago. Ontzi hauek intseminazio artifizialez oso erabiliak dira. Termo barruan nitrogenoa lurrindu egiten da eta horregatik bi hilabetetan behin nitrogenoa aldatzea komenigarria da.