Edukira joan

Teresa del Valle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa del Valle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTeresa del Valle
JaiotzaDonostia1937ko apirilaren 1a (87 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaHawaiiko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Doktorego ikaslea(k)Mari Luz Esteban
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, unibertsitateko irakaslea eta antropologo soziala
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Guam-eko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaGizarte Antropologiako Europar Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Inguma: teresa-del-valle-murga

Teresa del Valle Murga (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko apirilaren 1a) antropologo, irakasle eta ikertzaile gipuzkoarra da. 2018an Euskal Herriko curriculum nabarmenenei ematen zaien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria jaso zuen.[1]

1958an Berrizko Mesedetakoetan moja sartu, eta 1960an Estatu Batuetara joan zen, Mikronesiara misiolari joateko behar zuen prestakuntza eskuratzera. Han zegoela ikasketekin jarraitu zuen alor desberdinetan. Levenworth Collegen Historian eta Arteetan (Antropologian) graduatu zen, eta, ondoren, master bana burutu zituen Saint Louis eta Hawaiiko unibertsitateetan. 1968tik 1972ra Guam-eko unibertsitateko Historia Saileko irakasle lan egiten zuen bitartean Mikronesia aldeko Ikerketa Gunean ikerlari jardun zuen. Doktoretza 1978an erdietsi zuen Hawaiiko Unibertsitatean. Europara itzuli eta 1980an Geografia eta Historian lizentziatura eskuratu zuen (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa) eta 1981n doktoretza (EHU).

Irakasle eta ikerlari jardun du zenbait unibertsitatetan: Guam-en ("Instructor", "Researcher", 1971-72), Princeton-en ("Visiting Felow", 1986) eta Nevada-Reno Unibertsitateko Basque Studies Programan (1985-1991). Estatu Batuetan hainbat urte eman ondoren, 1979an itzuli zen eta UPV/EHUrekiko harremana hasi zuen. Gizarte Antropologia irakasteko kontratatu zuten lehen pertsona izan zen. Bertan 1984. urtean antropologia feministaren alorreko lehen ikastaroa eman zuen 'Diferenciación y jerarquización sexual' izenburupean. 1988. urtean UPV/EHUko Gizarte Antropologiako lehen katedra lortu zuen. Urte hartan ere Gizarte Antropologiako Saileko zuzendari izendatu zuten. Emakumearen Ikerketen Mintegia sortu zuen 1981ean, eta haren zuzendaria izan zen 1990tik 1994era eta 1992tik 1994ra. EASAko (European Association of Social Anthropologists) sortzaileetariko bat izan zen, eta haren lehen presidenteordea. Eusko Ikaskuntza erakundean ere Gipuzkoako presidenteordea izan zen (2006-2010).

Doktoretza-ikastaroak, bestelako ikastaroak eta euskal antropologiari buruzko hitzaldiak eman izan ditu hainbat unibertsitatetan, bai Europan bai Estatu Batuetan.

Teresa del Valle UPV/EHUko Gizarte Antropologiako katedradunak Mikronesia eta Euskal Herria izan ditu ikergai hainbat gaietan: antropologia feminista, antropologia politikoa, erritualak, gizarte aldaketa, baita espazio eta denbora kategoriak ere, hurrenez hurren.[2] Irakaskuntza eta ikerketa uztartu izan ditu Teresak. Bere ikerketak, Euskal Herrian, Hawaiin, Mexikon eta Iparramerikan garatu ditu, batik bat. Esan bezala, espazio eta denborarekin zerikusia duten gaiak landu ditu bereziki, besteak beste: jabetza eta ahaidetasunari buruzkoak; etnizitatea eta erritualak; sozializazio berrien eragina harreman eta egitura paritarioetan; eta, emakume eta gizonen botereari buruzko teorizazioa.

Bere ikerlari- eta irakasle-lanei esker Emakunderen Berdintasunerako Saria eman zioten 2010. urtean. Gaur egun EHUn Gizarte Antropologiako katedradun emeritua da.

Hainbat argitalpenetan parte hartu du, eta 200 artikulutik gora idatzi ditu Teresa del Vallek. Hauek dira nagusiak:

  • 1979 Social and Cultural Change in the Community of Umatac Southern Guam. University of Guam, Guam.
  • 1985 Mujer vasca. Imagen y realidad. Barcelona: Anthropos (Teresak zuzendutako ikerketa-talde baten emaitza)
  • 1987 Culturas oceánicas, Micronesia. Barcelona: Anthropos
  • 1987 La mujer y la palabra / Teresa del Valle... [et al.]. Primitiva Casa Baroja, Donostia.
  • 1988 Korrika rituales de la lengua en el espacio. Barcelona: Anthropos
  • 1990 Cultura vasca y su diáspora: ensayos teóricos y descriptivos (bil.). Baroja, Donostia
  • 1991 Género y sexualidad
  • 1991 The importance of the Mariana Islands to Spain at the begining of the nineteenth century. University of Guam, Guam.
  • 1991 Las mujeres en la ciudad: estudio aplicado de Donostia. Seminario de Estudios de la Mujer, San Sebastián
  • 1993 Gendered Anthropology (edit.). London: Rutledge
  • 1993 Korrika a Basque Ritual for Ethnic Identity. Reno: University of Nevada-Reno.
  • 1997 Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la antropología
  • 1997 Las mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. Donostia:Orain
  • 2000 Perspectivas feministas desde la antropología social. Ariel.
  • 2001 Emakumeak Euskal Herrian (Erresistentziak eta hausturak). Donostia: Gaiak.
  • 2001 Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de genero. Madrid: Narcea

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Sariak - Teresa del Vallek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018, -2018/05/10-Teresa del Vallek irabazi du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-10).
  2. Iraola, Arantxa. (2018-07-17). ««Garrantzitsua da gizonekin aliantzak eta konplizitateak ehuntzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  3. Berria.eus. «Teresa del Valle antropologoarentzat Emakunderen Berdintasun Saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  4. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Misionera, antropóloga y feminista» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  5. «Ekitaldia: Doktore berriak izendatzeko ekitaldia» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  6. Facultad de Filosofia y Letras UGR. (2017-05-25). Ciclo "El Intelectual y su Memoria": Teresa del Valle. (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).
  7. «Teresa del Valleri gorazarre Mexikon | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Teresa del Valle