Telefono-kabina gorria
Telefono-kabina gorria | |
---|---|
Telefono-kabina eta cultural icon (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | Giles Gilbert Scott (en) |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Telefono-kabina gorria (ingelesez: Red telephone box) Giles Gilbert Scottek diseinatutako kaleko telefonorako kabina bat da. Erresuma Batuko, Maltako, Bermudako eta Gibraltarreko kaleetan ikus daitezke. Telefono-kabina gorria askotan ikono kultural britainiar bat kontsideratzen da mundu osoan.[1]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan haien kopuruak behera egin duen arren, ohiko telefono-kabina gorria oraindik ikus daiteke Erresuma Batuko leku askotan eta mundu osoko egungo edo izandako kolonia britainiarretan. Kolore gorria aukeratu zen kalean erraz detekta zitezen. 1926tik aurrera, kioskoen fatxadak koroa batekin estanpatu ziren, gobernu britainiarraren ordezkaritza gisa.
Britainiarren ikurra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2006an, K2 telefono kabina Britainia Handiko 10 diseinu ikono nagusietako bat bezala bozkatu zen. Beste batzuek Mini automobila, Supermarine Spitfire, Londresko metroaren mapa, World Wide Web, Concorde eta Routemaster autobusa ziren.[2]
Kabina tradizionalen ekoizpena 1985ean KX seriearen etorrerarekin amaitu bazen ere, oraindik asko daude Britainia Handian.
Modelo desberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez hamabi modelo desberdin daude, klasikoena K2 izanik. Badago bat, K6, moldaketa batean desfibriladorea duena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
K1 kabina.
-
K2 bat Londresen.
-
K2 bat Gibraltarren.
-
K8.
-
Telefono-kabina liburutegi bihurtuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Odone, Cristina. «The trashing of the iconic red phone box is one bad call». The Telegraph egunkaria. [1]
- ↑ [2]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Kabina hauen historia.