Teofilo Guiard Larrauri
Itxura
(«Teófilo Guiard Larrauri» orritik birbideratua)
Teofilo Guiard Larrauri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1876 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1946 (69/70 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta artxibozaina |
Teófilo Guiard Larrauri (Bilbo, 1876 - ib., 1946) bizkaitar historialaria izan zen. Adolfo Guiard margolariaren anaia gaztea.
Salamancan eta Madrilen egin zituen Filosofia eta Letretako ikasketak. 1897. urtean Sabin Aranak sorturiko Baserritarra astekariko zuzendari izendatu zuten, eta 1912. urteaz geroztik Bilboko Historiako Akademiako kide, kronikari eta udal-artxibozaina izan zen. Bilboko historia aztertu zuen bere obretan: Historia de la Noble Villa de Bilbao (1905-1912, lau liburuki), Historia del Consulado y Casa de Contratación de Bilbao y del Comercio de la Villa (1913-1914, bi liburuki) eta La industria naval vizcaína. Anotaciones históricas y estadísticas (1917).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.