Tatiana Lobo
Tatiana Lobo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tatiana Lobo Wiehoff |
Jaiotza | Puerto Montt, 1939ko azaroaren 13a |
Herrialdea | Txile Costa Rica |
Heriotza | San José, 2023ko otsailaren 22a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak |
Tatiana Lobo Wiehoff (Puerto Montt, Txile, 1939ko azaroaren 13a - San Jose, Costa Rica, 2023ko otsailaren 22a) Txilen jaiotako Costa Ricako idazle garrantzitsua zen. Bereziki ezagunak bere eleberriak dira. Beste artean Aquileo J. Echeverría Sari Nazionala hiru aldiz irabazi zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puerto Montten jaio zen, Txilen. Antzerkia ikasi zuen Txileko Unibertsitatean, eta zeramika Madrilgo Zeramika Errege Eskolan. Costa Rican bizi izan zen 1966az geroztik, eta herrialde horretan argitaratu zuen bere literatur lan guztia. Bere lanek hainbat genero jorratu zituzten, fikziozko eleberriak, eleberri historikoa, kronika kolonialak, antzerkia, ipuina eta kazetaritza-artikuluak barne.
Costa Rican komunitate indigenekin lan egin zuen, eta urte batzuk eman zituen Kariben. Esperientzia horietatik eta artxibo-ikerketetatik sortu ziren bere literatura-lanak. Bere lan batzuk hizkuntza desberinetara itzuli egin dira: frantsesera, ingelesera eta alemanera.
Tatiana Lobo Costa Rican hil zen 2023ko otsailaren 22an.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tiempo de claveles (ipuina, 1989), ISBN 9977-23-511-2
- El caballero del V Centenario (antzerkia, 1989) Revista Escena
- Asalto al Paraíso (eleberria, 1992), ISBN 9977-67-204-0. Hau da bere lan ezagunena.
- Entre Dios y el Diablo, mujeres de la Colonia (kronikak, 1993), ISBN 9977-67-249-0
- Calypso (eleberria, 1996), ISBN 9977-986-87-8
- El año del laberinto (eleberria, 2000), ISBN 9968-15-084-3
- Parientes en venta (eleberria, 2010), ISBN 978-9977-952-95-6
- Candelaria del Azar (eleberria, 2010), ISBN 978-9977-952-93-2
- El corazón del silencio (eleberria, 2011), ISBN 978-9977-23-948-4
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste artean hauek jaso zituen:
- Sor Juana Inés de la Cruz saria (Mexiko), Asalto al Paraíso eleberriarekin. Guadalajarako Liburu Azoka, 1995an.
- Txileko Santiagoko Udala ohorezko aipamena, 1993an, Asalto al Paraíso eleberriarekin.
- Aquileo J. Echeverría Sari Nazionala (Costa Rica) eleberri hauekin: Entre Dios y el Diablo (1993), El año del laberinto (2000) eta El corazón del silencio (2004).
- Costa Ricako Hizkuntza Akademiaren saria El corazón del silencio eleberriarekin 2008an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1939ko jaiotzak
- 2023ko heriotzak
- Costa Ricako eleberrigileak
- Costa Ricako antzerkigileak
- Costa Ricako ipuingileak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- Gaztelaniazko idazleak
- Emakume eleberrigileak
- Emakume antzerkigileak
- Emakume ipuingileak
- Txileko idazleak
- Eleberri historikoko idazleak
- Costa Ricako emakumeak