Edukira joan

Swami Vivekananda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Swami Vivekananda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakনরেন্দ্রনাথ দত্ত
JaiotzaSwami Vivekananda's Ancestral House & Cultural Centre (en) Itzuli1863ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Britainiar Raj
Talde etnikoaindiarra
Kayastha (en) Itzuli
Lehen hizkuntzabengalera
HeriotzaBelur (en) Itzuli1902ko uztailaren 4a (39 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaPresidency University (en) Itzuli
Scottish Church College (en) Itzuli
Kalkutako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
bengalera
Irakaslea(k)Ramakrishna
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmonjea, filosofoa, idazlea, poeta, irakaslea, spiritual leader (en) Itzuli, hizlaria eta abeslaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Musicbrainz: 9fc29b29-73e3-484c-ac91-59c22198bd3d Edit the value on Wikidata

Swami Vivekananda, jaiotza-izenaz Narendranath Datta (bengaleraz: স্বামী বিবেকানন্দ; hindiz: स्वामी विवेकानन्द; Kalkuta, Bengala, 1863ko urtarrilaren 12a - Belur Math, Bengala, 1902ko uztailaren 4a), buruzagi eta erlijio-eraberritzaile hindua izan zen.

Bere irakaspenetan Indiako espiritualtasuna eta Mendebaldeko aurreramendu materiala batzen ahalegindu zen, eta bi alderdi horiek elkarren osagarritzat jotzen zituen. Bengalako familia noble batean jaioa zen, eta Mendebaldeko hezkuntza-sistemaren arabera egin zituen ikasketak. Hasieran Brahmo Samaj elkarteko kide izan zen, eta geroago Ramakrishnaren jarraitzaile eta ikasle ezagunenetakoa izan zen. Vedanta eskolaren bultzatzaile handietako bat izan zen.

Himalaian egiten ari zen erretiroa utzi, eta Ameriketan eta Europan zehar ibili zen Vedanta mugimendua zabaltzen. Berriro Indiara itzulirik, 1897an Ramakrishna misioa sortu zuen Kalkuta ondoan, Vendantaren ikuspegi berria munduan zehar zabaltzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Swami Vivekananda Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]