Svetitskhoveli katedrala
Svetitskhoveli katedrala | |
---|---|
სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Historical Monuments of Mtskheta | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Georgia |
Mkhare | Mtskheta-Mtianeti |
Municipality of Georgia | Mtskheta Municipality |
Hiria | Mtskheta |
Koordenatuak | 41°50′32″N 44°43′16″E / 41.84228°N 44.72105°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XI. mendea |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Elizbarrutia | Georgiako Eliza Ortodoxo eta Apostolikoa |
Arkitektura | |
Estiloa | cross-in-square (en) |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 708bis-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Svetitskhoveli katedrala (georgieraz: სვეტიცხოვლის საკათედრო ტაძარი, translit.: svetitskhovlis sakatedro tadzari, literalki Zutabe Biziaren katedrala) Mtskheta georgiar hiri santuan dagoen katedrala da. Georgiako eliza handiena da,Tbilisiko Hirutasun Santuaren katedralaren atzetik.
Kristoren tunika bertan omen dago lurperatuta eta horregatik eskualdeko gurtza eta erromes gune garrantzitsua izan da historian zehar[1]. Egungo eraikina 1029an amaitu zen, Arsukisdze arkitektoaren gidaritzapean, baina eliza bera IV. mendetik dago bertan.
1994ko ekainean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2], «Mtskhetako monumentu historikoak» izenarekin.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedrala harresiz inguratuta dago eta eremu itxian beste hainbat eraikin ere badaude, hala nola Anton II.a patriarkarena (XVIII. mendekoa) eta Melkisedek I.arena (XI eta XIV.ekoa).
Elizak kupuladun gurutze eskema jarraitzen du, Georgian estilo nagusi bilakatu zena herrialdea politikoki batu zenean Bagrat III.aren agindupean.
Katedralaren barnean balio handiko mosaiko eta freskoak daude, horietako batzuk XIII. mendekoak. XIX. mendean, Errusiako tsarraren bisita aitzakia hartuta, barnealde osoa kareztatu zen itxura "garbiagoa" ematearren, eta fresko asko kaltetu eta desagertu ziren. Barnean ere Hilobi Santuaren erreplika bat dago (XIV. mendekoa).
-
Oinplanoa
-
Luzerako ebaketa
-
Zeharkako ebaketa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Dowling, T.E. Sketches of Georgian Church History
- ↑ (Frantsesez) Monuments historiques de Mtskheta. UNESCO.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizateriaren Ondarea Georgian | ||
---|---|---|
Mtskhetako monumentu historikoak (Svetitskhoveli • Jvari) • Svaneti Garaia • Gelati monasterioa |