Sue Gardner
Sue Gardner | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2007) | |||||
2007ko abenduaren 1a - 2014ko maiatzaren 31 - Lila Tretikov →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bridgetown, 1967ko maiatzaren 11 (57 urte) | ||||
Herrialdea | Kanada | ||||
Bizilekua | San Frantzisko | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Toronto Metropolitan University (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, enpresaburua eta managerra | ||||
Enplegatzailea(k) | The Tor Project, Inc (en) Canadian Broadcasting Corporation Wikimedia Fundazioa (2007ko ekaina - 2014ko maiatzaren 31) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
suegardner.org | |||||
Sue Gardner (Bridgetown, Barbados, 1967) kazetaria eta enpresaburua da. Barbadosen jaioa, Kanadan hazi zen, eta kanadar herritartasuna du. Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusia izan zen 2007tik 2014ra. Hori baino lehenago, Kanadako CBC hedabide publikoen taldeko Internet saileko zuzendaria izan zen. Wikimedian berak bultzaturiko ekimenen artean, egoitza Floridatik San Franciscora aldatu eta diru-bilketarako sail berezi bat eratzea daude.
2013an Wikipedia emakumeen presentzia eskasagoaren inguruan ikertu zuen eta arrazoi hauek proposatu zituen: editatzeko interfazearen ez atsegintasuna, denbora eskasia, autokonfiantza falta, istilu eta eztabaidetan murgiltzeko gogorik eza, haien ekarpenen egokitasuna zalantzan jarriko zelako beldurra, giroan antzematen zuten misoginia eta kultura sexista, genero gramatikala zuten hainbat hizkuntzetan hizkuntza inklusiboa ezin erabili izatea, harreman sozialak eratzeko aukera errazik ez izatea.[1] [2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zergatik ez dago Wikipedian emakume editore gehiago? | Azkue Fundazioaren Egunkaria» Azkue Fundazioaren Egunkaria 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2018-03-05).
- ↑ Euskadi-Innova, SPRI-taldea. 70 hirik baino gehiagok bat egin dute Wikipedian emakumeen parte-hartzea sustatzeko maratoiarekin.. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sue Gardner |