Edukira joan

Spie diagrama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Spie diagrama.

Spie diagrama elementu edo unitate berdinen gainean jasotako bi datu-multzo irudikatzeko datu-diagrama bat da, sektore-diagraman oinarritzen dena. Lehenengo datu-multzoa sektore-diagrama arrunt batez irudikatzen da, angeluak zenbakizko datuen arabera eratuz. Bigarrena, berriz, aurreko sektoreak oinarritzat hartu eta horien erradioak bigarren datu-multzoko balioen arabera luzatzen ditu. Erreferentzia moduan erradiotzat bigarren datu-multzo horretako datuen batezbestekoa duen zirkunferentzia bat era daiteke, batezbestekotik gora eta behera geratzen diren unitateak hautemateko.

Lau ikastetxeetako ikasle kopuruak eta ikasle bakoitzeko kostuak jaso dira:

Ikastetxea Ikasle-kopuruak Ikasleko kostuak
A 200 27
B 300 20
C 100 30
D 400 22
1000

Diagramako zirkulu-sektorren angelua bigarren zutabeko ikasle kopuruen arabera ezartzen dira. Ondoren, sektore horietako bakoitza ikasleko kostuen arabera luzatzen da. Erreferentzia moduan, ikastetxe guztietako batezbesteko ikasleko kostua erradiotzat duen zirkulu oso bat marrazten da. Ikasle kopuruak ezberdinak direnez, batezbesteko hau batezbesteko aritmetiko haztatua erabiliz kalkulatu da:

Eratutako irudia artikuluaren hasiera ilustratzen duena da. Interpretazio moduan, A eta C ikastetxe txikiek (angelu txikia hartzen baitute) ikasle kostu handia dute, batezbestekotik gora hain zuzen; B eta D ikastetxe handiek, berriz, batezbestekotik beherako ikasleko kostua dute.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]