Sleepaway Camp
Sleepaway Camp | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1983 | |||
Izenburua | Sleepaway Camp | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | Udaleku | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, Slasherra, teen film (en) eta LGBTeei buruzko filma | |||
Iraupena | 81 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Sleepaway Camp (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Robert Hiltzik (en) | |||
Gidoigilea(k) | Robert Hiltzik (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Robert Hiltzik (en) | |||
Ekoizle eragilea | Robert Hiltzik (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Ben Davis (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea eta Udalekua | |||
sleepawaycampmovies.com | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Sleepaway Camp, Erresuma Batuan Nightmare Vacation, 1983ko Robert Hiltzik estatubatuar zinema zuzendariaren slasher film bat da. Felissa Rose, Katherine Kamhi, Paul DeAngelo eta Mike Kellin aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu eta berehala, beldurrezko zinemazaleen artean kultuzko film estatusa bereganatu zuen, bereziki filmaren ustekabeko amaiera dela eta, ondorioz film saila osatzen duten jarraipen ugari izan zituen: Sleepaway Camp II: Unhappy Campers (1988), Sleepaway Camp III: Teenage Wasteland (1989), Return to Sleepaway Camp (2008), Sleepaway Camp IV: The Survivor (1992an hasi eta 2012an amaitua) eta Camp Cold Brook (2019).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1975eko uda, New Yorkeko estatua, John Baker (Dan Tursi) eta bere bi seme-alaba Angela eta Peter neskato-mutikoak Arawak akanpalekutik hurbil dagoen aintzira batean txalupatxo batean nabigatzen ari dira. Txalupatxoa irauli eta Johnen maitalea den Lenny bazterretik oihur egin eta hirukoteak harengana igeri egine gerturatzen saiatuko dira, baina motoreontzi bat igaro eta aita eta haurretako bat jo eta hil egingo ditu.
1983, Angela (Felissa Rose) jada neska nerabea bere izeba Martha Thomas (Desiree Gould) eta haren semea den Ricky (Jonathan Tiersten) lehengusuarekin bizi da. Angela, Ricky lehengusuarekin batera, berriz ere Arawak akanpalekura uda igarotzera joango da, bertan beste nerabe ugarirekin nahiz akanpalekuko arduradun eta langileekin elkarbizituz. Baina beren egonaldian zehar hainbat hilketa jazotzen hasiko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felissa Rose: Angela Baker
- Frank Sorrentino & Colette Lee Corcoran eta Archie Liberace: nurrenez hurren, Angela neskatoa eta Angela biluzia.
- Jonathan Tiersten: Ricky Thomas
- Karen Fields: Judy
- Christopher Collet: Paul
- Mike Kellin: Mel Costic
- Katherine Kamhi: Meg
- Paul DeAngelo: Ronnie Angelo
- Susan Glaze: Susie
- Amy Baio: Brooke Warner
- Tom Van Dell: Mike
- Loris Sallahain: Billy
- John E. Dunn: Kenny
- Ethan Larosa: Jimmy
- Willy Kuskin: Mozart
- Desiree Gould: Izeba Martha Thomas
- Owen Hughes: Artie
- Robert Earl Jones: Ben
- Frank Trent Saladino: Gene
- Rick Edrich: Jeff
- Fred Greene: Eddie
- Allen Breton: Frank Breton
- Michael C. Mahon: Hal
- Dan Tursi: John Baker
- James Paradise: Lenny
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1983ko filmak
- Mike Kellinek antzeztutako filmak
- Jonathan Tierstenek antzeztutako filmak
- Felissa Rosek antzeztutako filmak
- Christopher Colletek antzeztutako filmak
- Robert Earl Jonesek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Slasher filmak
- Nerabe filmak
- Familia disfuntzionalei buruzko filmak
- Eskola jazarpenari buruzko filmak
- Transgeneroei buruzko filmak
- Sexu errepresioari buruzko filmak
- Anai-arrebei buruzko filmak
- Udalekuei buruzko filmak
- New Yorkeko estatuan girotutako filmak
- 1980ko hamarkadan girotutako filmak
- Film independenteak
- Kultuzko filmak