Sirimavo Bandaranaike
Sirimavo Ratwatte Dias Bandaranaike[1] (1916ko apirilaren 17a – 2000ko urriaren 10a Sirima Ratwatte jaio zen Mahawalathenna Walauwan, Pussaliyadda, Bulugahagedara, Balangoda, Ratnapura barrutian (Zeilan Britainiarra) Sri Lankako lehen emakume politikaria izan zen. Hiru aldiz izan zen lehen ministro eta Sri Lankako Askatasunaren Alderdiko burua izan zen. Munduko gobernuburu aukeratu zuten lehen emakumea izan zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sirimavo Bandaranaike, Solomon Bandaranaike lehen ministroaren alarguna zen, 1959an erail zutena. Bere politika sozialismoan oinarritzen zen eta bere senarraren oso antzekoa zen. Hauen hiru semeek, beranduago, Sri Lankako gobernuan zerbitzatu zuten. [3][4]
Sirimavo Bandaranaikek 40 urte eman zituen kargu politikoan eta 2000ko abuztuaren 10ean dimisioa azaldu zuen eta bi hilabete geroago hil zen, 84 urte zituela, bihotzekoak jota.[2]
Sei anai-arrebako familia bateko zaharrena izan zen Sirimavo. Lehen mailako ikasketak Ratnapurako Fuguson andereñoentzako ikastetxean egin zituen eta bigarren mailako ikasketak Colomboko Santa Brigida komentuan.[5]
1940ko urriaren 10ean ezkondu zen Solomon W.R.D. Bandaranaike tokiko gobernadorearekin. Senar-emazteek hiru seme-alaba izan zituzten: Sunethra, Chandrika eta Anura (2008an hil zen). 1941ean Mahila Samithi Mugimenduko kide izan zen, non landa eremuetako emakumeen alde eta kultura indigenaren babesean lan egin zuen. Solomon Ceilango lehen ministroa izan zen 1956 eta 1959 artean, Sri Lankako Askatasunaren Alderdiaren sortzailea eta buruzagia izateaz gain.[6][7]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sirimavo Bandaranaike asko biltzen zen atzerriko diplomazialari eta politikarien bileretan. Sri Lankako Askatasunaren Alderdiarentzat (SLFP) lan egin zuen, politikan parte hartu gabe. Mahila Samithiya Lankako presidentea izan zen 1959an. Urte horretan bertan, bere senarra, Solomon Bandaranaike, eraila izan zen, eta SLFP orduan, liderrik ez zuela ohartu zen . Hainbat elkarrizketen ondoren, Sirimavo Bandaranaikek hautagai bezala aurkeztea onartu zuen 1959ko irailean, baina ez alderdiarekin, baizik eta hautagai independente bezala; bere aholkularietako bat Talduwe Somarama.[8][9]
Kandidatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parlamentua 1959ko abenduaren 5ean desegin zuen Dahanayake lehen ministroak. Parlamenturako hauteskundeak1960ko martxoaren 19an egin ziren. SLFPri bultzada bat emateko eta botoak lortzeko beharrak Sirimavo Bandaranaikeherritarrei publikoki hitz egitera eraman zuen. Prentsa britainiarrak, alargun ahul bezala erakutsi zuen – Alargun negartia deitu zioten –, baina, egunero, ospea irabazten zuen, eta gero eta gehiago erakartzen zuen landa-eremuetako biztanleen arreta.[9][10]
Lehen hauteskunde hauetan, gobernua garaitua izan zen hautatua izan eta hogeita hamahiru egunera. Parlamentua berriz desegin eta 1960ko uztailaren 19an hauteskundeak deitu ziren. Ordurako, Sirimavo Bandaranaikeren ospea handitu egin zen. A.P. Jayasuriya, Badiuddhin Mahmud eta Sirimavoren beraren aitaren konbentzimendu trebe baten bidez, honek hauteskunde kanpainarako zerrendaburu izatea onartu zuen. Bere kanpaina, bere senarraren legatu politikoaren jarraipenean oinarritutako botoak biltzean oinarritu zen, bere garaipen propioan baino gehiago, gobernu herrikoi bat sortzeko. 81 eserleku lortu zituen.[9]
Lehen ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen ministro karguaren zina egin zuen 1960ko uztailaren 21ean.[11] 1970etik 1977ra berrautatua izan zen. 1994tik 2000ra bitartean errepikatu zuen kargua. Guztira, Sri Lankako lehen ministroa izan zen hemezortzi urtez.[9][8][12]
1962an, India eta Txinaren arteko gatazkan, bitartekari lanak egin zituen. Jarrera honek, erantzun bezala, harreman on bat izan zuen Sri Lanka eta Indiaren artean, Bandaranaikeko legegintzaldiak iraun zuen bitartean.[13] Protestak armadarekineta oposiziogileen atxiloketarekin desegin ziren. 1971n Janatha Vimukthi Peramuna alderdi komunista-marxistak (Herri Askapenerako Frontea, JVP) gobernuaren aurkako matxinada bat antolatu zuen. Sirimavo Bandaranaikek munduko herrialde gehienen babesa jaso zuen, potentzia handiak barne, Indiaren aireko laguntza eta laguntza logistikoa gehituz. Tamilek, berriz ere, matxinadak antolatu zituzten gutxiengo etniak budismoaren alde babestu ondoren. 1976an Kolonbongarapen bidean zegoen mundua ordezkatzeko aukeratu zuten, Herrialde ez Alineatuen 5. Goi Bileran.[9]
Porrota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko hauteskundeen ondoren, porrot bat jasan ondoren, botere abusua leporatu zioten, Asanblea Nazionaletikkanporatua izan zen eta 1980an bere eskubide zibilak kendu zizkioten.[14] 1986an eskubide zibilak berreskuratu zituen eta oposizioko burua izan zen 1989 eta 1994 artean, urte horretan berriz ere hauteskunde garaipen bat lortu zuelarik eta herrialdeko lehen ministro aukeratu zutelarik.[9][8]
Erretiroa eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000. urtean bizitza politikoa utzi zuen. Bihotzekoak jota hil zen erretiroa hartu eta gutxira, 2000ko urriaren 10ean, laurogeita lau urte zituela, urte horretako legebiltzarreko hauteskundeetarako botoa ematetik bueltan.[15][16]
Chandrika Kumaratungaren ama da Bandaranaike, eta bera da, hain zuzen ere, alderdiaren burua, eta Sri Lankako presidentea eta lehen ministroa ere izan da. Bandaranaike lehen ministro izan zen azken aldian, bere alaba presidente karguan zegoen; konstituzioa lehen ministro izan zenetik aldatu zenez, bere alabaren menpe egon zen.[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «“Stateswoman” Sirimavo made history as the world’s first woman prime minister - Daily Mirror - Sri Lanka Latest Breaking News and Headlines» web.archive.org 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b (Ingelesez) 1960: Ceylon chooses world's first woman PM. 1960-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «BBC News | SOUTH ASIA | Sirimavo Bandaranaike: First woman premier» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Sirimavo Bandaranaike | Biography & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sirimavo Bandaranaike: 60 años de mujeres en el poder» ELMUNDO 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «“Stateswoman” Sirimavo made history as the world’s first woman prime minister - Daily Mirror - Sri Lanka Latest Breaking News and Headlines» web.archive.org 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «BBC News | SOUTH ASIA | Sirimavo Bandaranaike: First woman premier» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b c «BBC News | SOUTH ASIA | Sirimavo Bandaranaike: First woman premier» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b c d e f «“Stateswoman” Sirimavo made history as the world’s first woman prime minister - Daily Mirror - Sri Lanka Latest Breaking News and Headlines» web.archive.org 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «Feature» web.archive.org 2018-11-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Ingelesez) «Sirimavo Bandaranaike | Biography & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sirimavo Bandaranaike: 60 años de mujeres en el poder» ELMUNDO 2020-07-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «CIDOB» CIDOB (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sirimavo Bandaranaike, ex primera ministra de Sri Lanka» El País 2000-10-10 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ «“Stateswoman” Sirimavo made history as the world’s first woman prime minister - Daily Mirror - Sri Lanka Latest Breaking News and Headlines» web.archive.org 2018-07-13 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Murió la primera jefa de gobierno en el mundo - LA NACION» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).