Edukira joan

Simone Manuel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simone Manuel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSimone Ashley Manuel
JaiotzaHouston1996ko abuztuaren 2a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Austin High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua67 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: simone_manuel Olympic.org: simone-manuel Edit the value on Wikidata

Simone Manuel (Houston, Texas (AEB), 1996ko abuztuaren 2a) igeriketan aritzen den kirolari estatubatuarra da.

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), lau domina irabazi zituen AEB ordezkatuz: zilarrezkoa (24,09) 50 m estilo librean Pernille Blume danimarkarraren (urrezko domina, 24,07) atzetik eta Aliaksandra Herasimenia bielorrusiarraren (brontzezkoa, 24,11) aurretik sailkatu zen. Urrezkoa irabazi zuen 100 m estilo librean Penny Oleksiak kanadarrarekin berdinduta geldituz; biek 52,70 denboraz urrezko domina jaso zuten. 1984. urteko Olinpiar Jokoetan gauza bera gertatu zen Nancy Hogshead eta Carrie Steinseifer estatubatuarren artean proba berean, eta, baita 2000. urtekoetan ere, 50 m estilo librean berdin gertatu zen. Sarah Sjöström suediarra izan zen hirugarren Tokion, eta brontzezkoa (52,99) jaso zuen. Zilarrezkoa (3:31.89) 4x100 errelebo libren Australiako (urrezko domina 3:30.65 (ME)) taldearen atzetik eta Kanadako (brontzezkoa) taldearen aurretik sailkatuz; Hauek osatzen zuten AEBko taldea: Amanda Weir Dana Vollmer Allison Schmitt Katie Ledecky Lia Neal Abbey Weitzeil eta Simone Manuel-ek, eta urrezkoa (3:53.13), 4x100 errelebo lau-estiloetan Australia (zilarrezko domina 3:55.00) eta Danimarka (brontzezkoa 3:55.01) gaindituz; hauek osatzen zuten taldea: Dana Vollmer Abbey Weitzeil Kathleen Baker Katie Meili Kelsi Worrell Lilly King Olivia Smoliga eta Simone Manuel-ek

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen; brontzezkoa (3:32.81) 4x100 errelebo librean, AEBko taldearekin; Australiako (urrezko domina 3:29.69 (ME)) taldearen eta Kanadako (zilarrezkoa 3:32.78) taldeen atzetik. Hauek osatu zuten taldea: Erika Brown, Abbey Weitzeil, Natalie Hinds, Simone Manuel, Catie DeLoof, Allison Schmitt eta Olivia Smoliga-k.[1][2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, zilarrezko bi domina eskuratu zuen taldekako probatan.

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 50 m estilo librea
emakumezkoa[3]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 100 m estilo libreak
emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina 4x100 Errelebo libreak
emakumezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 4x100 Errelebo lau-estiloak
emakumezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 Errelebo libreak
emakumezkoa[7]
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x100 m librea
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina 4x200 m librea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]