Showing Up (filma)
Showing Up (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2022 |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 108 minutu |
Grabazio lekua(k) | Portland |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kelly Reichardt |
Gidoigilea(k) | Kelly Reichardt Jon Raymond (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Neil Kopp (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ethan Rose (en) |
Argazki-zuzendaria | Christopher Blauvelt (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Showing Up 2022ko Kelly Reichardt estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lizzie artista da. Zeramika piezak egiten ditu, baita buztinezko eskultura txikiak ere. Beste artista askok bezala, Lizziek dirua irabazteko bidea ematen dion lan bat du, eta bere denbora librean kezkatzen da sorkuntzaz. Lizziek ez du konfiantza handiegirik bere buruarengan, eta deseroso dago bai bere azalean, baita artearen munduan ere. Familiarekin duen harremana ere ez da erraza: ama Lizzieren nagusia da zuzentzen duen arte eskolan; intentsitate bereziko pertsona bat da, apur bat neurotikoa eta kontrolatzailea. Aitak, amarengandik banandua, lagunak diren bikote bat du etxean, eta, dirudienez, berataz baliatzen ari dira, nahiz eta gizona nahikoa lotsagabea den; eta anaia, artista hura ere, fase maniako bat bizitzen ari da, eta familiako kide guztiak kezkatuta ditu.[1]
Lizziek bere piezen erakusketa bat du zortzi egun barru, eta, ekitaldi garrantzitsu horretarako prestatzen ari dela, bizitzak eta egunerokoak oztopatuko dute: ura berotzen ez duen galdara, katuak zauritu duen usoa, labe elektrikoak alde batetik gehiegi erre duen zeramika pieza, eta bere bizilagunarekin dituen liskarrak. Bizilaguna Lizzie baino artista arrakastatsuagoa da, diru arazorik gabea, Lizzie bizi den etxearen jabea, eta beti pozik dagoela diruditen horietakoa.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michelle Williams: Lizzy Carr
- Hong Chau: Jo Tran
- Maryann Plunkett: Jean Carr
- John Magaro: Sean Carr
- André 3000: Eric
- James LeGros: Ira
- Judd Hirsch: Bill Carr
- Ted Rooney: Ted
- Heather Lawless: Marlene
- Amanda Plummer: Dorothy
- Matt Malloy: Lee
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Artearen egunerokoa, egunerokoaren artea» Berria 2023-04-29 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2022ko filmak
- Kelly Reichardtek zuzendutako filmak
- Kelly Reichardtek idatzitako filmak
- Michelle Williamsek antzeztutako filmak
- Judd Hirschek antzeztutako filmak
- Maryann Plunkettek antzeztutako filmak
- John Magarok antzeztutako filmak
- André 3000ek antzeztutako filmak
- Heather Lawlessek antzeztutako filmak
- Amanda Plummerrek antzeztutako filmak
- Larry Fessendenek antzeztutako filmak
- James LeGrosek antzeztutako filmak
- Ted Rooneyk antzeztutako filmak
- Matt Malloyk antzeztutako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Drama-komedia filmak
- Film independenteak
- Oregonen girotutako filmak