Edukira joan

Shirvanshah-en jauregia

Koordenatuak: 40°21′58″N 49°50′00″E / 40.3661°N 49.8333°E / 40.3661; 49.8333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shirvanshah-en jauregia
Şirvanşahlar sarayı
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Old City of Baku
Walled City of Baku with the Shirvanshahs' Palace and Maiden Tower
Kokapena
Estatu burujabe Azerbaijan
ŞəhərBaku
Kokaleku geografikoSabayil
Koordenatuak40°21′58″N 49°50′00″E / 40.3661°N 49.8333°E / 40.3661; 49.8333
Map
Historia eta erabilera
Gizateriaren Ondarea arriskuana2003 - 2009
Arkitektura
EraikitzaileaShirvanshah (en) Itzuli
EstiloaShirvan-Absheron architectural school (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia958-001
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Shirvanshah-en jauregia (azerbaijaneraz: Şirvanşahlar sarayı) Azerbaijango Shirvan-Absheron arkitektura-adarreko monumentu handiena da, Bakuko barne-hirian kokatua. Konplexu honek ditu: jauregiaren eraikin-nagusia, Divankhanea, ehorzketa-kriptak, Xaharen meskita minarete batekin, Seyid Yahya Bakuviren mausoleoa, atari bat ekialdean - Muraden atea, urtegi bat eta bainuetxearen aztarnak.

Uneskoren gizadiaren ondare izendatu zen jauregia, Dontzeilaren dorrea eta Bakuko harresiz inguraturiko gunea 2000. urtean.

Jauregia irudikaturik aurki daiteke 1994-2006 urte bitarteko 10.000 manat eta 2006tik aurrera jaulkitako 10 manateko billeteen aurrealdean.

XV. mendean eraman zuen Shirvanshah dinastian Shirvango Ibrahim lehenak estatuko hiriburua Shemakhatik Bakura. Garai berdinean ekin zion jauregiaren eraikuntzari. Pentsatzen denez, eraikin hau egin zen gurtzarako erabilitako leku sakratu baten (pir) eta Seyyid Yahya Bakuvi santu sufi helwatiaren ehorztokiaren inguruan hauen oroimenez. Shirvanshah-ak sufi halwati ordeneko ugazabak ziren. Khalilullah lehena Shirvanshah-a jauregiaren lurretan lurperatua izan zen bere familiarekin batera. Beste historialari batzuek arrazoitzen dutenez, eraikina gobernatzailearen jauregi bezala erabili zen, nahiz eta bi teoriek ebidentzia falta duten. Hala ere, ezaguna da jauregi barneko lurretako putzuek ezaugarri sendagarriak dituztela pentsatua zela duela gutxi arte, baita jauregia eraiki zen muinoa ere.

Bakuren safavidatar konkistaren ondoren 1501. urtean, kanporatua izan zen ordena sufia eta jauregia hondatzen hasi zen igarotako mendeen ondorioz. Bakuko Khanen jauregia bezala ezaguna izan zen hirian; toponimo hau errusiar historiografiara pasa zen eta lehen aldiz aipatua izan zen Bartolden eskutik.

Eraikin-nagusia 1411. urtean hasi zuen Shirvanshah Sheykh Ibrahim lehenak. Bi pisuko eraikina dimentsio eta inguru desberdineko 50 bat egitura ezberdinez osatua dago, hiru eskailera bihurgunetsu eta estuz elkarturik. Ate handiak zuzenean patiotik 2. solairura darama, kupula batez estalitako oktaedro formako gela altu batean. Oktogono formako atondo txiki bat dago kokatua atzean eta jauregiko gela guztiekin elkartzen da.

Divankhana harrizko pabiloi txiki bat da. Patio txiki baten barnean kokaturik dago arkuz osaturiko galeria batez inguraturik hiru aldeetatik. Divankhan pabiloia oktaedro formako egongela batez osaturik dago harrizko kupula batekin bai kanpotik eta baita barrutik ere. Sarrera nagusiko atari handia ornamentuz eta inskripzio arabikoz apaindurik dago. Ornamentuak mahatsondo eta pikondo zuhaitzen hostoz osaturik daude. Ataria baita ere bi medailoiez dekoraturik dago, non, hauen barnean arabe kufikozko inskripzioak dauden.

Shirvanshah-en mausoleoak forma erregularra du eta kupula hexaedriko batez estalirik dago erradio anitzeko izarrez apaindurik kanpoko aldetik. Sarrerako ateko inskripzioak eraikinaren helburua adierazten du, Khalilullah I., sultan handia, shirvanshah handia, jainkotiar profetaren izenkidea, erlijioaren zaindariak, lurperatze kripta honen eraikuntza agindu zuen bere emazte eta semearentzat 839. urtean (1435-1436). Tanta formako bi medailoietan eraikinaren arkitektoaren inskripzioak daude - Memar Ali (Ali arkitektoa).

Jauregi-Meskita (1430. urtea) eraikinaren beheko patioan kokaturik dago. Prisma formako bolumen soilek, bi kupulaz osaturik eta minareteko lerro zuzen baten itzalez estalirik dago eraikinaren ipar-mendebaldeko izkinan. Errezatzeko bi kapila daude meskitan: egongela handi bat gizonentzat eta tamaina txikiagoko beste bat emakumeentzat, baita bigarren mailako pare bat egongela. Minareteko estalaktitez osaturiko gerrikoaren azpian inskripzio bat dago honakoa esaten duena: Khalilullah lehenak, sultan handienak, minarete honen eraikuntza agindu zuen. Alak goretsi ditzala bere gobernuko egunak. 845. urtea (1441-1442).

Seyid Yahya Bakuviren mausoleoa eraikinaren zati meridianoan kokaturik dago. Seyid Yahya Bakuvi Sgurvanshah Khalilullahren gorteko jakintsua izan zen. Mausoleoak forma oktaedrikoa du eta itxura berdineko markesina bat ere badu. Zati bat lurpean du eta beste bat gainaldean. Mausoleoaren gainaldeak errituak errezatzeko erabiltzen zen, eta azpiko zatian ehorzte bobeda dago. Hiru leiho txiki ditu harrizko barra batekin - shabaka hego, mendebalde eta ekialdeetako mugetan.

Shirvanshah-en jauregiak Ekialdego Ateak izeneko atariak ere ditu, sultan Murad atea bezala ezagutua(1585). Zitadelaren pareten barnean eraiki ziren jauregiaren gainontzeko eraikinak baino geroago okupazio otomandarraren garaian 1585-1603. Hauek jarri zioten izena sultan Murad hirugarrenaren omenez.

Bainuetxea eraikuntzaren beheko terrazan dago kokatua. 1939. urtean aurkitu zen eta XVII mendekoa da. Hondeaketa arkeologikoek bainuetxe handi baten aztarnak agerian jarri zituzten 26 gelaz osaturikoa. Aztarnei begiratuz esan daiteke gela hauek kupulez estalirik zeudela eta irekiguneetatik sartzen zela argia. Bainuetxea erdi lurperatuta zegoen neguan beroa mantentzeko eta udan freskotasuna.

Shivanshah-en jauregia museo eta erreserba izendatu zen 1964. urtean eta estatuaren babesean sartu zen. Errestaurazio handiak egiten ari dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]