Shawn Mendes
Shawn Mendes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Shawn Peter Raul Mendes |
Jaiotza | Pickering (en) , 1998ko abuztuaren 8a (26 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Lehen hizkuntza | Kanadako ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pine Ridge Secondary School (en) 2016ko ekaina) |
Hizkuntzak | ingelesa Kanadako ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, gitarra-jotzailea, kantugilea, modeloa, musikagilea eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Shawn Mendes |
Genero artistikoa | folk-pop (en) pop musika pop rock |
Ahots mota | tenor liriko arina |
Musika instrumentua | gitarra pianoa ahotsa |
Diskoetxea | Island Records Universal Music Group |
shawnmendesofficial.com | |
|
Shawn Peter Raul Mendes (Toronto, 1998ko abuztuaren 8a) kanadar abeslari eta konpositorea da. 2013n hainbat abestien interpretazioak argitaratzen hasi zen Vine aplikazioan. 2018an aplikazio hori itxi zutenez, aplikazio honi esker ospe handiena lortu duen pertsona da. 2015an bere lehenengo disko argitaratu zuen. Horri esker, Billboard 200 listan lehen postua lortu zuen. Disko horretako “Stitches” abestiak, Estatu Batu eta Kanadako listetan 10. postua lortu zuen, Britania Handian, berriz, lehenengoa.
2012an bere kabuz gitarra jotzen ikasten hasi zen, YouTube erabiliz. Vine aplikazioan fama hartzen hasi zen Justin Bieber abeslariaren “As Long As You Love Me” abestiarekin. Bideo hori argitaratu eta hilabete bat beranduago, bere lehenengo kontzertua eman zuen, Toronton; 600 pertsonen aurrean.
2014ko urtarrilean Andrew Gertler manager-ak “Say Something” abestia entzun zuen lehen aldiz. Abestia asko gustatu zitzaionez, abesti honen bertsio ezberdinak bilatzen hasi zen. Hori dela eta, Mendesen bertsioa entzun zuen. Liluraturik geratu zen eta honen amarekin harremanetan jarri zen. Manager-ak Island Records-eko zuzendariari bideoa erakutsi zion, eta honi asko gustatu zitzaion. Ondorioz, Mendes New Yorkera eraman zuten, eta honek kontratua sinatu zuen bertan.
2014ko ekainaren 26an bere lehen abestia argitaratu zuen “Life Of The Party” izenekoa eta 24 orduetan 100.000 unitate baino gehiago saldu zituen. Abestia argitaratu eta 4 egun beranduago, Times Square-en abestu zuen. Ondoren, uztailaren 28an, bere lehenengo EP-a atera zen. 2015eko apirilaren 14an, bere lehen diska argitaratu zuen, Handwritten. Diska honek, Billboard 200 listako lehen postua lortu zuen bere lehen astean. Album honen 3. abesti nagusiak, Billboard Hot 100 listako lehen 10 postuetan sartzea lortu zuten. 2016 urtea iritsi zenerako diska honen milioi bat kopia baino gehiago saldu ziren. 2015eko azaroan, disko honen edizio berri bat argitaratu zuen, Handwritten Revisited izenekoa, aurreko abesti guztiaz eta 4 abesti berriz osatua zegoena. 2016ko martxoan bere bigarren bira mundiala hasi zuen eta urte honetako irailean bere bigarren disko argitaratu zuen. Ondoren, Iluminate World Tour bira mundiala egin zuen, 2017an.
2018ko maiatzaren 25ean, bere hurrengo disko argitaratu zuen Shawn Mendes izenekoa. Honi esker, Grammy sarietan 2 aukera izan zituen sariren bat irabazteko, baina zoritxarrez, ez zuen ezer irabazi. Ondoren, bere hirugarren bira mundiala hasi zuen, Shawn Mendes: The Tour.