Sexting
Sexting telefono mugikorren bidez sexualki esplizituak diren mezu, irudi edo bideoak bidali, jaso edo partekatzea da. Terminoa sex eta texting hitzen arteko elkarketaz sortutako anglizismoa da. Gazteen artean ohikoa da eta gero eta gehiago nerabeen artean[1]. Ez da fenomeno isolatua, testuinguru digitaletan ematen diren sexu-interakzio mota ugarietako bat baizik.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexting terminoaren lehen erabilera 2005ean Australiako aldizkari batean argitaratutako artikulu batean izan zen[2]. 2012ko abuztuan, sexting hitza lehen aldiz jaso zen Merriam-Webster Hiztegian[3].
Pew Research Center-ek sexting-ari buruz eskatutako azterketa batek praktika honen hiru modu bereizten ditu[4]:
- Harreman erromantiko bateko bi bikotekideen arteko irudi-trukeak.
- Harremanetik kanpo beste batzuekin partekatzen diren bikotekideen arteko trukeak.
- Oraindik harremanik ez duten baina gutxienez pertsona batek harremana izatea espero duten pertsonen arteko trukeak.
Sexting-a ohikoagoa bihurtu da Interneterako sarbidea duten kameren eta telefono adimendunen zabalkundearekin, mezuak bidaltzeaz gain argazki esplizituak ere bidaltzeko erabil baitaitezke[4]. Adin guztietako pertsonek egiten badute ere[5], sexting-aren inguruko estaldura mediatiko gehiena nerabeen erabileraren alderdi negatiboen inguruan izaten da.
Arriskuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norbere borondatez egiten bada ere, sexting-a praktika arriskutsutzat jotzen da, behin bidalitakoan edukiaren gaineko kontrola galtzen baita, eta irudi edo bideoen protagonista den pertsona (igorlea) biktima izatera irits daiteke[5]. Arrisku hauek bereziki larriak dira sexting-ean aritzen direnak haurrak, nerabeak edo adin-txikikoak direnean. Biktimak jasaten dituen kalteak, askotan, larriak eta atzeraezinak dira, besteren artean irudi edo bideoak sortzailearen baimenik gabe zabaltzea edo eduki sexual pribatuak publiko egitearekin mehatxuak edo xantaia jasotzea, sarritan bikotekide edo bikotekide-ohien partetik.
Arrisku hauek saihesteko neurrien artean daude[6][7]:
- pribatutasunaz kontzientzia hartzea eta horren zaintza sustatzea
- kontu eta gailuen pribatutasun- eta segurtasun-aukerak erabiltzea
- adingabearen adina eta heldutasuna baloratzea
- sexting-a ez sustatzea eta haren hedapenean ez parte hartzea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Sexting, una práctica de riesgo» PantallasAmigas (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- ↑ (Ingelesez) Roberts, Yvonne. «The one and only» Sunday Telegraph Magazine (Sidney, Australia): 22. 2005eko uztailak 31.
- ↑ (Ingelesez) Italie, Leanne. «F-bomb makes it into mainstream dictionary» The Washington Times 2012ko abuztuak 13.
- ↑ a b (Ingelesez) Lenhart, Amanda. (2009ko abenduak 15). Teens and sexting. Pew Research Center.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «PantallasAmigas y el sexting: informar, sensibilizar, empoderar» PantallasAmigas (Noiz kontsultatua: 2023ko urtarrilak 23).
- ↑ «Sextinga, ulertzeko eta prebenitzeko gakoak» KZGunea 2021eko otsailak 4 (Noiz kontsultatua: 2023ko urtarrilak 23).
- ↑ IS4K-INCIBE. «Sexting: zer den, zer arrisku dituen eta seme-alabak babesteko zer aholku eman» Eroski Consumer 2020eko abuztuak 27.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Sexting: un nuevo riesgo para los menores (Bloga).