Sexismo
Sexismoa edo sexu-diskriminazioa (halaber, gaztelaniaren eraginez, genero-diskriminazioa) ideologia, aurreiritzi edo estereotipoetan oinarrituta, gizonak eta emakumeak modu bereizian tratatzeko diskriminaziozko jarrera eta jokabidea da. Norbait bere sexua dela eta baztertua sentitzen denean gertatzen da. Era berean, sexismoak praktika eta portaera guztiei erreferentzia egiten die.
Desberdintasun horiek normalean sexu biologikoan oinarritzen dira: hori dela eta, emakumeen eta gizonen arteko jarrerak eta ezaugarriak desberdinak dira. Jokaera sexista gehienek emakumeei eragiten diete, sexisten ustetan, gizonak baino maila baxuagokoak direlako: gure gizartean, argi dago emakumeek gizonek baino gaitasun txikiagoa dutela erabakiak hartzerakoan, politikan, enpresetan edota lan-gaitasunak beren merituez lortzeko. Beraz, llabur esanda, norbaiten sexua dela kausa, era batera edota bestera begiratu eta jokatzea da. horrela, bi sexuen artean desberdintasunak jarriz. [1]
Hori esandakoan, beharrezkoa da sexismoaren oinarria zein den azaltzea, izan ere, betidanik gizartean pairatu delako. Emakumeenganako sexismoa erlijioek eragiten dutena dela esan genezake: orokorrean, erlijio guztiek gizonezkoa emakumezkoa baino gehiago dela uste dute. Erlijioa bera matxista da eta horrek esan nahi du haiek ezartzen dituzten jarrerek ere rol bera izan behar dutela. Erlijioak jarritako arauak betetzen ez zituen pertsona gizartean gaizki ikusia zen. Emakumeak beti beldurra izaten du, ez baitaki zer gerta daitekeen. [1]
Sexismo motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexismoa sexuen arteko desberdintasuna dela kontuan hartuta, hainbat mota aurki daitezke: ez da emakumeena soilik, gizonei ere gertatzen baitzaie.
Emakumeen aurkako sexismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen sexismo mota da eta matxismoa hitzaren sinonimo gisa erabiltzen da eta askotan matxismoa sexismoaren azpimultzoa da. Sexismo mota hau beti emakumeen aurka doa eta honek adierazten duena da norbaitek emakume batenganako gorrotoa duela, emakumea beste edonor baino ahulagoa dela uste dutelako. Horretaz gain, emakumeak gizartean zapaltzeaz eta baztertzeaz gain haien eskubideak ere urratsen ditu.[1] Sexismoa, matxismoa eta androzentrismoa dira emakumeen aurkako biolentzia emateko arrisku faktore nagusiak dira.
Gizonen aurkako sexismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekoren aurkakoa da, hau da, emakumeen aurka joan beharrean, kasu honetan gizonen kontra egiten dute. Funtzioa bera da: gizona gorrotatua denez, gizona zapaldua sentitzen da. [1]
Hermafrodita eta transexualen aurkako sexismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hau ere, orain dela denbora gutxi identifikatu den sexismo mota da. Tradizionalki, transexualitatea arazo psikologikotzat hartua izan da, identitate trastornoei lotutakoa delako. Baina gaur egungo gizartea ideia hori alde batera uzten ari da, hainbat ikerketek, garuna eta genitalak bananduta daudela azaldu baitute. Bi sexismo hauek hermafrodita eta transexualen aurka doaz. Kasu urri batzuk soilik ikus genitzake eta hori dela eta urri horietako batzuetan soilik gauzatzen da. [1]Esan behar da, "emakumearen gorputzean harrapatuta dagoen gizona" eta "gizonaren gorputzean harrapatuta dagoen emakumea" espresioak erabat baztertzen dituztela. Transexualitateak, jaiotzean jazartzen den sexua ez den sexu bati egiten baitio erreferentzia.
Intersexualitatearen aurkako sexismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orain dela denbora gutxi identifikatu den sexismo mota da. Sexu biologiko sexistaren ideiak, ez ditu kontutan hartzen ezaugarri sexual anbiguoekin jaio diren pertsonak. Izan ere, XX gizonak eta XY emakumeak ere badaude, genetikoki sexu batekoak direnak, baina etapa fetalean beste sexuaren ezaugarriak garatu dituztenak.Historikoki, kultura gehienek gizonak eta emakumeak banantzen dituzte, bakoitzari rol bat eta ardura batzuk egokituz. Ezaugarri anbiguoekin jaiotzen ziren haurrak sakrifikatuak izaten ziren edota kirurgiak egiten zizkieten.
Sexismo hauetatik komunena eta arruntena emakumeen aurka doana da, hau da emakumeenganako sexismoa bezala ezagutzen dena da. Zoritxarrez, gu bizi garen gizarte honetan emakumea gutxietsia da eta gizonaren menpe egon da eta egia esan behar bada oraindik ere rol hau mantentzen da. Honetaz gain, emakumeek gero eta eskubide gutxiago ditu eta hau hainbat urteen poderioz gertatzen joan den jarrera bat da. [1]
Beraz, emakumeen kontra doan sexismoak matxismoarekin lotura du. Matxismoaren definizioa da gizon bat emakume baten gainetik dagoela adierazten duen jarrera edota jokabidea. Gizonak emakumeen gainetik daudela uste dute eta horrek esan nahi du gizonak matxistak direla. Gizonen jarrera emakumeenganako oso gaiztoa izaten da eta askotan emakumeek dituzten eskubideak alde batera uzten dituzte eta ez dute inolako gupidarik erakusten hauek iraindu, jo egin behar badituzte ere. Gaur egun ez da hainbeste gertatzen baina lehen erlijioak are indar gehiago zuenean emakumeak diskriminatu egiten zituzten gizonen sexu bera ez zutelako. [1]
Sexismoa munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sexismoa urteak pasa ahala gutxitzen doa baina oraindik badirau, gehienbat garatu gabeko herrialdeetan, baina baita herrialde garatuetan ere. [1]
- Herrialde garatuetan:Gaur egun, herrialde garatuetan eta aberatsetan sexismoa gutxitu egin da eta horren arrazoi bat erlijioaren erabilpena da ez duelako lehen bezain besteko indarra. Oraindik badaude kasu batzuk non matxismoa nabarmena den esaterako gaztelaniak zeinetan emakume eta gizonei buruz hitz egiterako orduan normalean gizonari erreferentzia egiten zaio eta irainak ere nahiko matxistak izaten dira esaterako futbola adibidetzat hartzen badugu konturatuko gara emakume bat futbolaria edo arbitroa izateak arazoak ekar ditzakeela ez dituelako gizonak besteko aukerak eta horretaz gain askotan neska bat arbitroa bada gurasoengandik edo ikusleengandik irainak jaso ditzake esaterako “vete a fregar platos”, “ inútil”, “ hija de puta” eta ez da batere dotorea horrelako hitzak norbaiten ahotik irtetea. Hain aurreratua den Txinak ere ume jaio berriak neskak direnean alde batera uzten ditu gaztelaniaz esango litzatekeen moduan “ abandonar sin ninguna piedad” edota kasu okerragoak ere existitzen dira hilketak eta hau dena neskak direlako eta lana aurkitzeko ere zailagoa dutelako. [1]
- Herrialde garatugabeak: Herrialde garatu gabeetan emakumeak diskriminatzen dituen sexismoa nabarmena da. Herrialde garatu gabeetan erlijioa garrantzitsua delako adibidez, Arabia Saudin, gizonek indar guztia daukate honek esan nahi duena da emakumeak tapatuta joan behar dutela zapi eta soineko luzeekin eta askotan are eta okerragoa izaten da turbantearekin joan behar izaten dutenean begiak ere ia estalita dituztenean zirrikitu txiki bat behar beharrezkoa dena soilik ikusteko. Bide batez aipatu beharra dago emakume hauek inposatutako guztia egin behar izaten dutela eta ez dute inongo aukerarik izaten norekin ezkondu behar duten erabakitzeko familiak esandakoa egin behar izaten dutelako. [1]
Denboraren poderioz sozietatean aldaketak gertatu dira baina oraindik ez dira nahikoak, asko dago egiteko eta borrokatzeko emakumeok gizonak baino askoz gehiago izatera heldu gaitezkeelako jadanik ez bagara.
Matxismoa, sexismoaren oinarri
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua da. Matxismoa zein sexismoa ematen direla ikusteko adibide garbi bat publizitatea da. Bertan, hainbat puntu azpimarratzen direla ikus daiteke besteak beste, gizonak emakumeak baino maila altuagoa dutela, emakumeen edertasunaren goraipamena, inteligentziaren mespretxua eta objektu sexual moduan kokatzen dituztela. Beraz, esan daiteke publizitatea kasu askotan gakoa izaten dela. Hainbat iragarki mota daudela ikus daiteke baina % 95 gai horri lotuta daude, bai garbiketakoak, koloniak, umeen jostailuak... txiki-txikitatik kondenatuta zaude zure rola zein den jakitera ez dizute inolako aukerarik ematen ia panpinekin edo kotxeekin jolastu nahi duzun edo zure kolorea nesken kasuan arrosa “ barbi kolorea” edo urdina izan daitekeen. Beraz, arreta pixka bat jarriz gero laster ohartuko zara ez duzula inongo eskubiderik eta nagusien kasuan berdina gertatzen da zergatik beti emakumea azaltzen da garbiketa produktuekin bai komuna, ispiluak garbitzen edota umeari janaria nikira erortzen zaionean amak egon behar du atzetik eta aita ez da ezertaz arduratu behar ama baldin badago. Horregatik, iragarkietan ere rolak garbi ikus daitezke ez zara astia izan behar errealitatea zein den ikusteko. [2]
Iragarkien arloan neskak hauen kalteaz ohar daitezen oso garrantzitsua da baina era berean Pablo Vidal publizista eta EHUko ikertzaileak dioen moduan baita zaila ere honen arrazoia oso sinplea da. Publizitatean agertzerako orduan emakumeak baimen handiagoa ematen dute gizonek baino eta ez dira honek duen arriskuaz ohartarazten hau da, emakumeak inoiz ez dira kotxea gidatzen agertuko baizik eta umeen kargu egin beharra edo etxea garbitzerako orduan, gizonezkoak aita edo zikinduko ez balute moduan. Beraz, jende gutxi da mezu sexista hauek antzemateko gai nahiz eta kasu batzuetan gehiengoa emakumeak diren baina gizarte nahiko atzeratuta omen dago eta hau hobetzeko bide luzea egiteke dago. [3]
Emakumeak eta kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun gure gizartean kirola oso garrantzitsua da baina kontu handiz ibiltzea komeni da. Honek hainbat arrisku izan ditzake baina argi dagoena da neska-mutilek kirola ez dutela neurri berean egiten eta diferentzia hau Euskal Herrian nabaria izan daiteke. Baina argi eduki behar den lehen gauza kirola zertan datzan da oso zaila baita kirola zer ez den definitzea baina agian negoziazio hitz gakoa izango litzateke nahiz eta osasunean ere laguntzen duen. Kirolaren laguntzaz osasuntsu mantentzen gara lirain eta eder baina baita emozioa eta gozamena ere kirolean bilatzen ditugu askotan kirola gizartean integratzeko modu bat izan daiteke eta baita elkarbizitzen ere. Kirolak gizartean pisu handia hartzen du baina rolen artean honen zeregina aldatu egiten da. [4]
Mutilak, ikasketetan onak ez badira badakite, kirolean murgiltzen badira eta maila itzela erakusten badute etorkizun ona izan dezaketela. Askotan, txiki-txikitatik kirolean jokatzen hasten dira. Normalean futbola izaten da txio gehien izaten dituena nahiz eta beste kirol batzuk ere badauden esaterako eskupilota, saskibaloia... baina kontuan hartzekoa da etorkizun onena dela baina baita zailena ere eskari handia dagoelako eta denek ez dutelako eskatutako maila ematen horregatik nahiz eta klausula ez den hain altua saia daitezke haien onena erakusten. Era berean, egia da etorkizuna ez dela hain mamitsua izango baina ezer baino hobea izango da. Nesken kasuan aldiz eta hau da salatu beharrekoa, zeren eta presionatuak sentitzen dira dena ondo egitera kondenatuta daudelako eta hori dela eta ikasketetan ordu gehiago sartzea nahiago izaten dute haien etorkizuna horretan sakondu behar dutela, ikastea aukeratzen duten hori beraien ogibidea izango delako. Beraz hitz gutxitan esanda neskak goi mailako kiroletan ez dute lekurik eta hau sexismoak edota matxismoak bultzaturik. [4]
Kirol profesionaletan ( futbola, eskubaloia, esku pilota...) genero desberdintasun mailak handienak izateak hainbat faktore izan ditzake eta horren arrazoietako komunikabideak dira ez dutelako tratamendu bera erakusten emakume eta gizon kirolarien artean eta horrek bi ondorio ditu alde batetik ikuspegi androzentrikoak eragindako ikusezintasuna gizonen nonahikotasuna ematen da emakumeei ez zaie arretarik eskaintzen edo arreta gutxi eskaintzen zaio. Ez dugu urrun joan behar errealitateaz ohartzeko EITBren albistegietan generoaren araberako agerpen-mapan hau da emakumeen tartea %3,7a da eta gizonezkoei eskainitakoa aldiz %96,3koa da. Honek erakusten du emakumeen kirolaren ikusezintasunak, funtsean, emakume kirolariei eta beren ahalegin nahiz lorpenak ez dira aintzat hartzen nahiz eta esfortzu handia egiten duten. Beraz, emakumeak kirolean ez dira kontuan hartzen eta horrek matxismoaren eta sexismoaren zantzuak erakusten ditu. [4]
Emakumeak lan munduan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumeen lan egoera orain dela urte batzuekin alderatzen bada dezente aldatu dela esan beharra dago baina oraindik egoera hau guztiz aldatzeko aurretik bide luzea dago baina inork ez du esan ezinezkoa denik. Betidanik, emakumeak etxeko laneez arduratzen ziren bitartean gizonak kanpora lanera joaten ziren familiaren diru iturria baitziren. Gaur egun aldiz, emakumeak etxetik kanpo lanean aritzeko joera handiagoa dago, askok ikasketak dituzte eta hau laguntza handia izaten da nahiz eta ez diren mirariak existitzen. Lan munduan ere sexismoak ere lekua hartzen du eta honen arrazoia da emakumeak gizonak baino eskasagoak dira: %25 gutxiago kobratzen dute, kontratu eskasagoen jabe dira eta goi kargu gutxiagoren arduradun dira. Askok esan dezaketena da emakumeok lan mundura sartzea lortu genuela baina hori ez da nahikoa berdintasuna lortu behar delako eta ez soilik leku txiki bat bakarrik.
Etxeko betebeharrak emakumeen esku egoten dira eta hauek beraien ikasketak atzeratu edo baztertu behar izaten dituzte, askotan seme-alabak dituztelako edo etxeko kideren baten kargu egin behar izaten direlako. Emakumeak modu ilegalean lan egin behar izaten dute adibidez etxeak garbitzen edo aurretik aipatu den bezala etxeko lanetan. Ez da kontuan hartzen emakumeak direla ikasketa maila ezin hobea dutenak.
Egutegian martxoak 8 egun seinalatua da baina egun horretan protesta egiteak ez du ezertarako balio egunerokotasunean egoeran berdin jarraitzen badu. Ez da gezurtatzen egoerak urteen poderioz hobera egin ez duenik baina oraindik bide luzea dago egiteke, eskubideetan eta askatasunean berdintasuna lortzea alegia.
Lanaldi bikoitza eta soldata bakarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Estatistikak Institutuak (INE) bere azken ikerketetan emakumeen % 92,2k etxeko lanak egiten dituela dio: umeak eta helduak zaindu, janaria erosi eta prestatu, etxea garbiru... Egunerokoan, horretean lauzpabost ordu ematen dituzte. Gizonek, aldiz % 74,4 ikus dezakegu honelako lanak egitean. Etxetik kanpoko lana bukatzen dutenean etxera iristeaz batera beraien seme-alaben kargu egin beharko dute. Denbora honi gizonek etekina ateratzen diote beraiek bide profesionalari xukua atera eta hobetzeko. Ordutegiak ez dira onenak eta askotan ez dira gai izaten beraien bizitza pribatua eta lanekoa ondo antolatzeko. % 95 emakumeak dira lan-murrizketa eskatu behar izaten dute umeen kargu egiteko.
Soldata arrakala delakoak emakumeen eta gizonen arteko soldaten desberdintasuna markatzen du askotan enpresetan segun eta zein postu duzun funtzionarioa baldin bazara ez da inondik inora berdina desberdintasun handiak egoten dira. [5]
2001. urtean, emakumeek 88 ordu gehiago lan egin behar zituzten gizonen soldata bera izateko. Beraz, ikus daiteke etxera diru gizonak direla eta burutzat hartzen dira eta horrek diskriminazioa dakar. [5]
Hizkuntza sexistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kike Amonarrizek dio “kultura sexistetatik mintzaira sexista dator eta mintzaira sexistak iraunarazi egiten du sexismoa kulturan”. Esaldi hori hizkuntzen arlora ekarrita, hizkuntzak sexistak al dira? Eta euskara generorik gabeko hizkuntza dela entzun da, baina egia ote da? Izan ere, hizkuntza askok ez dute genero gramatikalik, eta euskal hitzek ez dute generorik, baina zenbaitek, ordea, sexua dute: oiloa eta oilarra, behia eta zezena... baina hitanoa erabiltzen ari garenean, solaskidearen sexua kontuan hartzen da. Beraz, kasu horretan inoiz sexua bereizten da. Askotan irainak emakumeei zuzenduak izaten dira eta gizonengan ez dute eraginik hau Ibon Sarasola idazle eta hiztegigile ohiaren iritziz “gizartea matxista baldin bada, hizkuntza matxista izango da eta gizartea aldatzen doan heinean hizkuntza aldatzen da”. Bestalde, ohiturak ere ez dira lehengoak, bertsolaritza mundua gizonentzat eginda zegoen baina orain aldiz emakumeak ere lekua dute bertan. [6]
Gainontzeko hizkuntzei dagokienean, hainbat adituk hizkuntzak sexistak eta xenofoboak ez direla dio baizik eta erabilpen linguistikoak desberdintasun hau sortzen dutenak dira. Gaztelaniak adibidez, emakumezkoaren eta gizonezkoen pertsonak erabiltzen ditu ez du genero neutrorik eta honek zer pentsa eman dezake beraz gaztelaniak ere arrastoak baditu. [6]
Arazoa konpondu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun egoera ez da aldatu: agian duela urte batzuk baino leunagoa da, baina oraindik gauza asko egiteke daude. Adibidez, emakumeak ez dira nor jo eta su etxeko lanak egiten aritzeko, zereginok gizonek ere egin beharko lituzketelako; hau da, ondo dago emakumeek etxeko ardurak bere gain hartzea, baina gizonezkoek ere beren burua aurkeztu behar dute, lana banatzeko. Bestalde, kanpoko lanari dagokionean ere, nahiz eta ikasketa berak egnda eduki, gizonen soldata maiz askoz altuagoa da, guztiok eskubide berak ditugulako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h i j I. (2007-05-07). «Sexismoa» sexismoa (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Apuntes sobre la problemática del machismo en la publicidad - Papel de periódico» Papel de periódico 2014-04-21 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ Berria.eus. ««Gazte gehienak ez dira gai publizitatean dagoen sexismoa antzemateko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b c «Emakumea eta kirola. Oraindik jokoz kanpo» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «¿Cómo es la situación laboral de las mujeres en España? Día internacional de la mujer» Tu empleo 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).
- ↑ a b «Hizkuntzak ez dira sexistak; sexistak hizkuntzen erabilerak dira» Euskara 2013-12-19 (Noiz kontsultatua: 2018-06-03).[Betiko hautsitako esteka]