Sergei Iliuxin
Sergei Vladimirovitx Iliuxin (errusieraz: Серге́й Владимирович Илью́шин; Dilialevo, Errusiar Inperioa, 1894ko martxoaren 30aGreg./martxoaren 18aJul. - Mosku, 1977ko otsailaren 9a) sobietar hegazkinen diseinatzailea izan zen.
Hainbat lanbidetan lan egin zuen Lehen Mundu Gerran Errusiako armada errekrutatu aurretik. 1917an bolondres aurkeztu zen jaiotzen ari zen errusiar hegazkingintzan. Alderdi Boltxebikeko eta Armada Gorriko kide izan zen Errusiako gerra zibilean.
1921ean Aireko Flota Gorriko Ingeniarien Institutuan sartu zen. Hasieran planeatzaileak diseinatu zituen eta hainbat lehiaketatan parte hartu zuen. Ilyushin Il-2 borroka-hegazkina eta Ilyushin Il-4 bonbaketaria diseinatu zituen. Biak oso erabiliak izan ziren Bigarren Mundu Gerran. Gerraren ondoren, hegazkin komertzialak diseinatu zituen, Ilyushin Il-18 eta Ilyushin Il-62, kasu.
1937tik 1970era SESBeko Sobiet Goreneko diputatua izan zen.