Sapere aude
Sapere aude latinezko esaera bat da, "Ausartu jakiten" esan nahi duena. "Zeure arrazoi propioa erabiltzeko ausardia izan ezazu" bezala ere interpretatzen da.
Hedapena, Immanuel Kanti zor zaio, bere "Ilustrazioa zer da?" izeneko saiakeran, bere jatorrizko erabilera dirudienez, Horazioren Epistularum liber primus izeneko laneko II. gutunean ematen dela dirudien arren.
« | (Latinez) [...] Dimidium facti, qui coepit, habet: sapere aude, incipe [...] [...] Hasi denak, erdia egin du: ausartu jakiten, hasi [...]. |
» |
—Horazio. Epistularum liber primus. II. gutuna. |
Esaldia, Horaziok sortu zuen K. a. I. mendean, eta bere lagun Loliusi zuzendutako gutun batean aurkitua izan zen. Itzulpen ugari ditu, baina, gutunaren testuinguruan (non, Ulisesek, Troiatik itzultzerakoan, aurre egin behar izan zien froga guztiak gainditzeko erabili izan zituen baliabideez hitz egiten den) "zure pentsatzeko abilezia erabiltzen ausartu" bezala uler daiteke. Beste batzuk, "ausartu pentsatzen" bezala itzultzen dute.
Ordutik, sarri erabiltzen da topiko literario bezala, baita zenbait unibertsitateren lelo bezala ere.
« | “Ilustrazioa da gizakia bere erruzko adingabetasunetik irtetea. Adingabetasuna, berriz, besteren gidaritzarik gabe nor bere adimenaz baliatzeko ezintasuna da. Norberaren erruzkoa da, adingabetasunaren zergatia ez baitatza adimenik ezean, nork bere buruaz besteren gidaritzarik gabe erabakitzeko gaitasun eta kuraiarik ezean baizik. Sapere aude! "Ausart zaitez zure adimenaz baliatzen!" Horra hor ilustrazioaren goiburua”. | » |
—Kant. |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1869an, Dunedineko Otagoko Unibertsitate sortu berriak esaldi hau aukeratu zuen lelo bezala.
Huelvako Unibertsitateko armarrian agertzen da, Miguel de Cervantes Europar Unibertsitatearen leloa da eta Chihuahuako Unibertsitateko unibertsitate klaustroak erabiltzen du.