Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia (Zarautz)
Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Zarautz) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Zarautz |
Koordenatuak | 43°17′11″N 2°10′40″W / 43.28645°N 2.17781°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Izenaren jatorria | Maria |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 3 |
Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia[1] edo Andre Maria Erregina[2] (gaztelaniaz: Santa María la Real) XV. mendeko eliza gotikoa da, Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz herrian dagoena. Zarauzko herrigunearen irteeran dago, Getariako bidean. Alboan, atxikia, Zarauzko dorrea du, eta parez-pare, errepidearen beste aldean, Narros jauregia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parrokiako zaharberritze-lanek Burdin Arotik Aro Modernora arte doazen okupazio-mailak bistaratu zituzten. Burdin Aroko espazioan, sutondoa duen gela karratu bat ageri da[3]. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat da, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K. o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian. Erdi Aroari dagokionez, badago hiru mailako nekropoli bat: zaharrena IX-X. mendeetakoa da, eta hormako hilobiei dagokie; bitarteko fasearen (XI-XII) ezaugarria da harlauzadun hilobiak izatea. Azken fasean, XIII-XIV. mendeetan, harlauzadun hilobiak gutxitzen direla ikus daiteke, hilobi sinpleen mesedetan. Egungoaren aurreko hiru tenplu kristauren inguruan kokatuta egongo litzateke nekropolia, parrokian egindako indusketetan ikusi zenagatik. Haien gainean eraiki zen gaur egungo egitura[3].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Santa María la Real de Zarautz: continuidad y discontinuidad en la ocupación de la costa vasca entre los siglos V a.C. y XIV d.C.". Alex Ibañez Etxeberria. Aranzadi, 2009.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ artxiboa.mendezmende.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-18).
- ↑ Andre Maria Erregina parrokia. elizagipuzkoa.org (Noiz kontsultatua: 2015-07-26).
- ↑ a b Santa Maria Erreginaren parrokia, gurezarautz.net
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santa Maria parrokia, gurezarautz.net