San Blas eliza (Dubrovnik)
San Blas eliza (Dubrovnik) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Dubrovnik-Neretva eskualdea |
Town in Croatia | Dubrovnik |
Koordenatuak | 42°38′26″N 18°06′37″E / 42.6406°N 18.1103°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Blas Sebastekoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Dubrovnik (en) |
Izena | Blas Sebastekoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Marino Groppelli (en) |
Estiloa | Barrokoa |
San Blas eliza (kroazieraz: Crkva sv. Blaža) Dubrovnik hiriko patroiaren omenezko eliza da. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOren Gizateriaren Ondarea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrez eliza erromaniko bat izan zen bertan baina 1667ko lurrikarak suntsitu egin zuen eta 1715ean Marino Gropelli arkitekto veneziarrak diseinatu eta eliza berria jaso zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizak habearte karratua dauka, bi sakristia alboetan eta kupula bat erdian. Barnealdean korintoar zutabeek eusten dituzte kupula eta linterna. Aldare nagusia marmol zuri eta polikromatuaz egina dago eta San Blasen estatua gotikoa dauka, XV mendean Dubrovnikeko artisau batek zilarrez egindakoa.
Aurrealdean eskailerak daude aingeruen eskulturaz hornituta daudenak. Goialdean hiru eskultura agertzen dira, erdian San Blas eta alboetan Fedea eta Itxaropena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Aurrealdea.
-
San Blas eliza kale artean.
-
San Blasen estatua.
-
Beiratea.
-
Beiratea.