Sambizanga (filma)
Sambizanga (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Sambizanga |
Jatorrizko hizkuntza | portugesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film politikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sarah Maldoror |
Gidoigilea(k) | Mário Pinto de Andrade (en) Sarah Maldoror |
Antzezlea(k) | |
Domingos de Oliveira (en) | |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Angola |
Sambizanga 1972ko Sarah Maldoror frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, José Luandino Vieiraren A vida verdadeira de Domingos Xavier eleberrian oinarrituta.
Sambizanga Luandako langile auzoa da eta bertan portugaldar espetxe bat zegoen, nora angolar militante asko eramaten zituzten torturatuak eta erailak izateko. 1961eko otsailaren 4an, MPLAko indarrek espetxea eraso egin zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961ean, Angolako Independentzia Gerra hasi baino lehen, Portugalgo funtzionario kolonialek Domingos Xavier iraultzaile angolarra atxilotu dute. Xavier Sambizangako espetxera eramango dute, eta bertan torturatua izateko arriskua du, portugaldarrei disidenteen izenak ez emateagatik. Maria, Xabierren emaztea, kartzelan bilatzen ari da, Domingosekin zer gertatu den jakin nahian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |