Sabra eta Xatilako sarraskia
Sabra eta Xatilako sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Honen parte da | Libanoko Gerra Zibila |
Denbora-tarte | 1982ko irailaren 16a - 1982ko irailaren 18a |
Data | 1982ko irailaren 16a |
Kokaleku | Xatila, Xatila |
Herrialdea | Libano |
Parte-hartzaileak | |
Helburu | Palestinian refugee (en) , Palestinian Christians (en) , Herri palestinarra, arabiar kristauak, Arab refugee camps, Palestinian refugee camp (en) eta Libanoar Falangeak |
Pertsona hilak | ezezaguna |
Erantzule | Lebanese Forces (en) Elie Hobeika (en) |
Sabra eta Xatilako sarraskia 1982ko irailaren 16ean Libanoko milizia kristau batek (Israelen aliatua zena) egindako sarraskia izan zen. 38 ordu iraun zuen zibilen sarraskia Sabra eta Xatila iheslari esparruetan, Beiruten inguruan, gertatu zen. Momentu hartan hiria Israelgo armadaren menpean zegoen, heriotza asko eragin zituen setio baten ostean.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982ko irailaren 16an, Sabra eta Xatilako sarraskia hasi zen, Libanon. Israelek Libanoren inbasioak iraun bitartean, Beirut hiriburua kontrolpean zeukala gertatu zen. Israelen aliatu ziren Libanoko milizia kristau faxistak sartu ziren hiriburuaren kanpoaldean zeuden palestinarren errefuxiatu guneetara, harrapatzen zituzten guztiak hiltzera. Operazioa militar israeldarrek planifikatu zuten, eta gau osoan bengalak bota zituzten zerura, sarraskiarekin gauez jarraitzeko. 38 orduz 3.500 zibil hil zituzten eta, zenbait historialariren arabera, XX. mendeko krimenik izugarrienetako bat izan zen.[1]
Zifren gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amnon Kepeliouk kazetari israeldarraren ikerketen arabera, 3.500 bat palestinar erail zituzten. Israeldar gobernuaren zenbaki ofizialek 800era jaisten dute zifra hau. Gurutze Gorriko behatzaileen hitzak dira hurrengoak: “Pardela jarrita zuten haurtxoak, adinekoak, gorpuak bata bestearen gainean jarrita; zaldiak, zakurrak eta katuak ere hil zituzten; bular eta zakil moztuak, emakume haurdun askori sabelak ireki zizkieten”. Orduan militar zen eta lehen ministro izango zen Ariel Sharonek “ardura pertsonala” zuela jakin zen gerora. [2]
Arduradunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko eztabaidatu da armada israeldarraren papera sarraskian, kanpamentuak bere ardurapean baitzeuden. Israeldar parlamentuak Ariel Sharon, garaiko defentsa ministroa, kargugabetu egin zuen, "zeharkako arduradun" zela ebatzi ondoren.
Bi hilabete eta erdi geroago, Estatu Batuetako Kongresuak 250 milioi dolar gehiago eman zizkion Israeli laguntza militarrean, eta 1991n Libanoko parlamentuak absolbitu egin zituen sarraskiaren egileak.[3]
Sarraskia zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertaerak behin baino gehiagotan zinemara eramanak izan dira:
- Valse avec Bashir Ari Folmanek 2008an zuzenduta.
- Massaker Monika Borgmann, Lokman Slim eta Hermann Theissenek 2004an egina.
- Deadline Nathaniel Gutmanek sortua 1987an.
- Incendies Denis Villeneuvek zuzenduta 2008an. Wajdi Mouawaden izen bereko lan batean oinarrituta.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josep Fontana (2011), Por el Bien del Imperio, Una Historia del Mundo desde 1945. Pasado&Presente, ISBN: 9788493914349.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/sabra-eta-xatilako-sarraskia-hasi-zen-libanon
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/sabra-eta-xatilako-sarraskia-amaitu-zen-38-orduren-ostean-libanon
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/sabra-eta-xatilako-sarraskia-hasi-zen-libanon
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Sarraskiaren irudiak Youtuben.