Edukira joan

Raul Cancio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raul Cancio
Bizitza
JaiotzaDonostia1911ko irailaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1961eko urriaren 23a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, gidoilaria eta film-zuzendaria
IMDB: nm0133668 Edit the value on Wikidata

Ceferino Cancio Amunarriz, ezagunagoa Raul Cancio gisa (Donostia, Gipuzkoa, 1911ko irailaren 18a - 1961eko urriaren 23a), gipuzkoar zinema-antzezlea izan zen.

Oso famatua izan gabe, Espainiako zinemako izarra izan zen 40ko hamarraldian. Madrilen egin zuen debuta, oso gazte, Adolfo Aznar eta Hans Behrendten Miguelón, o el último contrabandista filmean (1933). 40ko hamarraldian hasieran egin zen ordea ezaguna, propagandazko hainbat film frankistatan parte hartu baitzuen, gehienetan heroiaren adiskide leialaren papera eginez: José Luis Sáenz de Herediaren Raza (1941), Antonio Románen Escuadrilla (1941), Carlos Arévaloren Harka (1941), Juan de Orduñaren ¡A mí la legión! (1942).

Gerraondoko espainiar zinemagintzan etengabe jarraitu zuen lanean, eta, komediak ere egin zituen, besteak beste: Juan de Orduñaren Yo no me caso eta Ella, él y sus millones (1944).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]