Punta Milazzese herrixka
Punta Milazzese herrixka | |
---|---|
Fitxategi:File:Gallpana6.jpg | |
Datuak | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Eskualdea | Sizilia |
Koordenatuak | 38°37′33″N 15°03′49″E / 38.625804°N 15.063727°E |
Historia | |
Garaia | K.a. 1550-1300 |
Garaia(k) | Brontze Aroa |
Kultura | Milazzeseko kultura |
Indusketa | |
Indusketa datak | 1949-1950, 2008-2009 |
Zuzendariak | Luigi Bernabò Brea |
Bisitagarria | bai |
Punta Milazzese herrixka edo Milazzese lurmuturreko herrixka Brontze Aroko (Erdi Brontze Aroa) herrixka bat da Siziliako Panarea uhartean kokaturik, Eoliar uhartekoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luigi Bernabò Break 1948an tokia aurkitu ondoren, beste indusketak egin zituen 1949-1950ean eta 2008-2009an
Herrixka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Punta Milazzeseko harkaitzean kokaturik zegoen defentsarako kokaleku ezin hobe hori: itsasotik zaila zen erasotzea horma harrokatsuak eta aldapatsuak zituelako. Bakarrik sar zitekeen pasarte estu batetik, oinplano karratuko dorre batez zainduta. Herrixkaren erdialdea ondo zainduta dago, baina alboetako atal batzuk galdu dira kostak pairatutako higaduragatik. Mizenasko aurkikuntzei esker lortu da datatzea K.a. XIV., XIII. eta XIII. mendeen artean[1]. Guztira, 23 txabolak ziren esparru errektangular batean sarturik. Beharbada, aire zabaleko tokia animalientzat zen. Hormak blokez eta uharriz egin ziren, lerro bikoitzean kokaturik. Zenbait kasutan harriak opus spicatum sistema erabiliz jartzen ziren, teknika hau Egeoko beste tokitan erabiltzen zen ere. Harriak lokatzez lotzen ziren eta etxe barruan harrizko ezerlekuak zeuden.
XVI. txabola ez da gainontzekoen bezala. Hau errentangularra da eta atea hegoaldearen erdian dago. Beste txabolen ateak, berriz, zailagoak dira identifikatzeko goragoko mailan jarri zirelako. Alde hau kontuan hartuz, baliteke eraikin hau santutegi edo eraikin publiko bat izatea, gainera, barruan Eoliar uharteetako mizenastar zeramikazko pitxer politenak aurkitu zituztelako. Herri honek Milazzeseko kulturatik hartu zuen izena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Historiarreko herrixka (4) -
Historiarreko herrixka (6) -
Historiarreko herrixka (5) -
Punta Milazzese herrixkaren berreraikitzea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luigi Bernabò Brea - I luoghi dell'attività. kontsultatuta 2019.05.31n.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sizilia, Touring Club Italiano argitaletxea, 1989, 843 or. ISBN=88-365-0350-0
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Punta Milazzese, Panarea: il suggestivo villaggio preistorico, 2019.05.31n kontsultatuta