Proconsul
Proconsul | |
---|---|
Miozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Proconsulidae |
Generoa | Proconsul Hopwood, 1933
|
Espezieak | |
Proconsul orain dela 27 milioi urtetik 17 milioi urtera, Miozenoan bizi izan zen primate genero fosila da. Hasiera batean Kenyan bizi izan zen, eta gero Afrika osoan. Lau espezie deskribatuak izan dira, 10 eta 40 kilogramo artekoak. Oihanetan bizi ziren.
Cercopithecoidea eta Hominoidearen arteko ezaugarriak dituztenez zaila da zein aldetakoak ziren esatea, nahiz eta askotan Hominoidearen barruan sartzen diren. Ez bazen talde honetakoa orduan Aegyptopithecusen senidea izango litzateke.
Cercopithecoideak bezala haginetako esmalte fina du, arina da eta aurreko beso laburrak zituen eta ziurrenik zuhaitzetan bizi zen. Hominoideak bezala ez zuen isatsik, sorbaldak ere antzekoak dira eta gorputzaren handi-txikia eta burmuinaren tamainaren arteko erkaketak ere batezbestekoa baino burmuin handiagoa zuela esaten du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Proconsul |