Pissis mendia
Pissis mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 6.795 m |
Prominentzia | 2.145 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°45′19″S 68°47′57″W / 27.7553°S 68.7992°W |
Honen parte da | Seven Third Summits (en) |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Argentina |
Argentinar probintzia | La Rioja probintzia |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1937ko otsailaren 7an, Stefan Osiecki eta Jan Szczepanski. |
Pissis mendia (gaztelaniaz: Monte Pissis) Argentinako Catamarca eta La Rioja probintzien arteko mugan kokaturiko geruza-sumendia da. 6.795 metroko altuera duenez, Andeetako hirugarren mendirik garaiena eta munduko bigarren sumendirik altuena da[1].
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pissis baino lehen, Nacimientos del Jagüe eta Pillanhuasi (kitxuaz: Pillanhuasi) izenak izan zituen. Gaur egungo izena, Comisión Chilena de Exploración del Desierto delakoak jarri zion 1885ean, Pierre Joseph Aimé Pissis frantziar geografoaren omenez.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pissis mendia Argentinan dago osorik, Catamarca (iparraldean) eta La Rioja (hegoaldean) probintzien arteko mugan. Eskualde horretan munduko sumendirik garaienak daude:
- Ojos del Salado (6.891 m)
- Cerro Bonete Chico (6.759 m)
- Tres Cruces (6.749 m)
- Walther Penck (6.669 m)
- Incahuasi (6.610 m)
Andeetako mendilerroa eta Atacamako basamortuaren artean kokatuta dagoenez, eskualdeko klima lehorra da oso, eta ia ez du elurrik.
Igoerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stefan Osiecki eta Jan Szcepanski poloniar mendizaleak izan ziren Pissis mendiaren gailurrera iristen lehenbizikoak, 1937ko otsailaren 7an[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Pissis, monte. montipedia.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-13).