Edukira joan

Pikaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pikaia
Kanbriar

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
Generoa Pikaia
[[|]]
Pikaia-ren fosila.
Pikaia-ren interpretazio artistikoa.

Pikaia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia kordatuen genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Pikaia gracilens. Duela 513 et 505 milioi urte artean bizi izan zen[1].

Aurkikuntza eta taxonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgess Shale aztarnategi kanadarrean 1911 urtean Charles Doolittle Walcott paleontologoak aurkitu eta deskribatu zuen Pikaia[2]. Kanadako Alberta probintzian kokaturik dagoen Pika mendiaren omenez ezarri zion izena fosil berriari.

Pikaiak gorputz segmentatua duela ikusita Walcottek antzinako anelido gisa identifikatu zuen. 1979 urtean Simon Conway Morris-ek berriz aztertu eta notokordaren zantzuak ikusi zizkion eta kordatuen taldean sartu zuen. Ornodunen arbaso zaharrena zatekeen eta horregatik ez zen erabat onartua izan, kutikula agertzen baitu, ornodunetan ohikoa ez dena[3]. 1999 urtean Txinako Maotianshan Shales aztarnategian Myllokunmingia aurkitu zen, are eta zaharragoa zen kordatua, eta 2007an R. K. Bambachek kordatuen taldean kokatu zuen Pikaia[1].

Dagoeneko Pikaia-ren ehun fosiletik gora aurkitu dira Burgess Shalen.

Gaur egun existitzen den Branchiostoma zefalokordatuaren antzeko animalia izango zela pentsatzen da[4].

3'8 zentimetroko luzerako animalia izan zen, handiena 5'5 cm-koa aurkitu bada ere. Buru txikian antena edo garro pare bat zituen, gaur egungo mixinearen antzera. Ez zaio begirik aurkitu fosiletan. Burutik gertu dozena bat luzakin pare zituen, zakatzak izan zitezkeenak.

Gorputza luzea eta zapala zuen, hosto baten itxurakoa. Muskulu blokeek (miotomoek) bertikalki segmentatuta egotearen itxura ematen zioten eta zigi-zaga mugitzen ziren igeri egiteko[5]. Gorputzaren amaieran hegatsen aztarnak aurkitu zaikio[5].

Itsas hondoaren gainean poliki mugituko zela uste da[6], aingirak egiten duen antzera[7], eta uretan zeuden elikagaiez elikatuko zen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Fossilworks: Pikaia» fossilworks.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  2. (Ingelesez) Briggs, Derek E. G.; Locatelli, Emma R.; Petermann, Holger; Anderson, Ross P.; Clark, Elizabeth G.; Vogt, Stefan; Finney, Lydia; Carmen Soriano et al.. (2016-04). «The ‘Tully monster’ is a vertebrate» Nature 532 (7600): 496–499.  doi:10.1038/nature16992. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  3. Butterfield, N.J.. (1990). Organic preservation of non-mineralizing organisms and the taphonomy of the Burgess Shale. Paleobiology (Paleontological Society) 16 (3):, 272-286 or..
  4. (Ingelesez) Purnell, Mark A.; Donoghue, Philip C. J.. (2005-06-01). «Genome duplication, extinction and vertebrate evolution» Trends in Ecology & Evolution 20 (6): 312–319.  doi:10.1016/j.tree.2005.04.008. ISSN 0169-5347. PMID 16701387. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  5. a b «Pikaia: A chordate» evolution.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  6. (Ingelesez) «Pikaia» Fossil Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).
  7. Lacalli, Thurston. (2012-07-06). «The Middle Cambrian fossil Pikaia and the evolution of chordate swimming» EvoDevo 3 (1): 12.  doi:10.1186/2041-9139-3-12. ISSN 2041-9139. PMID 22695332. PMC PMC3390900. (Noiz kontsultatua: 2019-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]