Edukira joan

Peter Brook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Brook

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Stephen Paul Brook
JaiotzaChiswick eta Londres1925eko martxoaren 21a
Herrialdea Erresuma Batua
 Frantzia
HeriotzaParisko 15. barrutia eta Paris2022ko uztailaren 2a (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Natasha Parry (en) Itzuli  (1951 -  2015)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaMagdalen College
Westminster School (en) Itzuli
Gresham's School (en) Itzuli
(1939ko iraila - 1941)
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, film-zuzendaria, theatrologist (en) Itzuli, gidoilaria, idazlea, autobiografialaria, zinemazalea, opera director (en) Itzuli, errealizadorea eta produktorea
Lantokia(k)Paris
Londres eta Erresuma Batua
Enplegatzailea(k)Théâtre des Bouffes du Nord (en) Itzuli  (1974 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavariako Arte Ederren Akademka

newspeterbrook.com
IMDB: nm0111656 Allocine: 997 Allmovie: p83136 TCM: 22946 IBDB: 14271
Musicbrainz: 37bfda3f-dc71-4f6b-a177-fe85bd1e57ec Edit the value on Wikidata

Peter Stephen Paul Brook (Londres, Ingalaterra, 1925eko martxoaren 21a - Paris, 2022ko uztailaren 2a) britainiar antzerkigile eta zinemagilea izan zen.

Lehenengo lanak Oxfordeko unibertsitatean ikasten ari zela egin zituen. Berehala, ingeles antzerkigile ospetsuenetako bat bihurtu zen, eta Royal Shakespeare Companyko zuzendari izan zen 1962-1970 bitartean. William Shakespeareren Lear Errege lanaren ondoren (1962), Brookek estilo eta lan-metodo berri bat asmatu zituen, Espazio hutsa lanean definitu zuena 1968an: testua eta obra biluztea eta berezko ingurura eramatea, obra eta antzezlearen lana kutsatu zuten tradizioak baztertuaz.

1970. urteaz geroztik, Parisen hartu zuen bizilekua, eta Bouffes-du-Nord antzokian aritu zen. Poliki-poliki lanak oinarrira eramaten saiatu zen, baina mendebaldeko izpirituarekin oraindik ere, eta mendebaldeko forma dramatikoak eta beste kulturetako antzezpen moduen sintesia egin zuen, batez ere afrikarrak eta asiarrak. Askotan, bere lanetan, tapiz bat edo osagai bakar batzuk besterik ez ditu ipintzen eszenatokian, eta askotariko antzezleak jartzen ditu lanean; era horretan, lanek oihartzun berri eta ez akademikoa hartzen dute: Marat/Sade (1964), Mahabharata (1985), Nor da hemen? (1996)... Zineman ere egin du lanik Brookek: Eulien ugazaba (1963), Lear erregea (1971), Karmenen tragedia (1983)... Azken urteetan, antzerkiari buruzko zenbait liburu idatzi zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]