Paul de Senneville
Paul de Senneville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Marie André de Senneville |
Jaiotza | Parisko 17. barrutia, 1933ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Estandeuil, 2023ko ekainaren 23a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, disko-ekoizlea, idazlea, kazetaria eta kantugilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika musika klasikoa musika arina |
Paul de Senneville (Paris, Frantzia, 1933ko uztailaren 30a - Estandeuil, 2023ko ekainaren 23a)[1] ekoizle eta musikagile frantziarra, Delphine Software lantegiaren sortzailea (Delphine bere lehen alabaren izena da), Oliver Toussaintekin batera, Richard Clayderman piano-jotzailearen manager; Claydermanen pieza arrakastatsu batzuk berak egin zituen.
Dirudienez, Sennevillek ez zekien irakurtzen, idazten edo musika jotzen. Grabaketa estudio txiki bat zeukan etxean. Piano-jole bati (edo moldatzaile bati) deitzen zionean, haien laguntza izaten zuen konponketa bat egiteko, grabatu aurretik.
Arrakasta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mireille Mathieu, Michel Polnareff, Dalida edo Claude François bezalako artista frantsesekin eta bereziki Richard Claydermanekin lan egin du; azken honen lehen mundu mailako arrakasta handia, Sennevillena izan zen: "Ballade pour Adeline" (Paulen bigarren alabaren izena, Adeline). Orduz geroztik, Paulen musika jotzen, Richard Clayderman munduko salmenta errekorrik handiena lortu duen artista frantziarra da. Izan ere, 100 milioi disko saldu dira 57 herrialde ezberdinetan, urrezko 290 disko eta platinozko 90 irabazi ditu.
Abesti batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul de Sennevillek beste artean pieza hauek egin zituen:
- Tous les bateaux tous les oiseaux (1969) (Michel Polnareff)
- Dans la maison vide (1969) (Michel Polnareff)
- Gloria (1970) (Michel Polnareff)
- Nue comme la mer (1970) (Christophe)
- Oh ! Mon amour (1970) (Christophe)
- Ballade pour Adeline (1977) (Richard Clayderman)
- A comme amour (1978) (Richard Clayderman)
- Mariage d'amour (1978) (Olivier Toussaintekin batera)
- Lettre à ma mère (1979) (Richard Clayderman)
- Eléana (1987) (Richard Clayderman)
- Sagittaire (1988) (Richard Clayderman)
- Comme ils sont loin les souvenirs (1994) (Richard Clayderman)
- Hungarian Sonata (1997) (Richard Clayderman)
- Chinese Garden (1998) (Richard Clayderman)
- Princesse du désert (1999) (Richard Clayderman)
- J 'aime les gens qui s'aiment (2001) (Richard Clayderman)
- Pour tout l'amour du monde (2004) (Richard Clayderman)
- Mariage d'amour (1987) (Richard Clayderman)