Paul Erdős
Paul Erdős (hungarieraz: Erdős Pál ˈɛrdøːʃ ˈpaːl ahoskatua; Budapest, Hungaria, 1913ko martxoaren 26a - Varsovia, Polonia, 1996ko irailaren 20a) matematikari ospetsua izan zen.
Bere bizitza kontatuz film bat egin zen: N Is a Number: A Portrait of Paul Erdős (euskaraz: 'N zenbaki bat da; Paul Erdősen erretratua').
1996ko irailaren 20an hil zen bihotzekoak jota, 83 urterekin, Poloniako hiriburuan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paul Erdős Budapesten 1913ko martxoaren 26an jaio zen. Bere familia judua zen. Bere gurasoak Anna eta Lajos Erdős ziren. Bi alaba ere izan zituzten baina hil ziren Paul jaio baino egun batzuk lehenago, 3 eta 5 urte zituztelarik, sukar eskarlatagatik. Horregatik Paulen gurasoak umea gehiegi babesteko joera izan omen zuten. Hiru urterekin ba omen zekien gehiketak egiten eta lau urterekin zenbat segundo bizi izan duen pertsona batek kalkulatzeko gaitasuna omen zuen. Paulen gurasoak matematikariak ziren biak.
Paulek urte bat zuenean Lehenengo Mundu Gerra hasi zen. Horren ondorioz bere aita atxilotu zuten Errusiako armadakoek. Bere aita Siberian egon zen 6 urte gatibu. Anna, emaztea, Paulen ama, irakasle lan egiten zuen. Anna oso babeslea zelako-edo ez zion Pauli eskolara joaten uzten eta irakasle bat joaten zitzaion etxera irakasteko.
Lehenengo Mundu Gerra amaitu zenean. Miklós Horthy politikariak, eskuin-nazionalista, bere herriko boterea lortu zuen. Annak irakasle bezala zuen lana utzi behar izan zuen, bere bizitzagatik eta bere semearen bizitzagatik beldur zelako. Garai hartan Horthyren gizonak kaleetatik zehar ibiltzen ziren komunistak eta juduak hiltzen. 1920an Horthyk judu kontra lege batzuk ezarri zituen eta 13 urte geroago Hitlerrek Alemanian eta Austrian ezarri zituen antzeko legeak ezarri zituzten Hungarian ere. Urte hartan Paulen aita Siberiatik heldu zen.
Gazteria eta erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerren arteko garaian, Erdős hazi ahala, juduen kontrako etsaitasuna gero eta handiagoa zen. Erdősek Hungariatik irten behar izango zuela bazekien. Sei urte soilik zituenean, antisemitismoaren handiagotzearen, konbertsio bat egiteko iradoki zioten. "Nahi duenak egin dezake", esan omen zuen, "baina ni jaio nintzen bezala jarraitu dut (judu izaten)".
Erdösentzat, judua izanda, Hungariako unibertsitateetan sartzeko aukera oso txikia zen. Judua izateak sarrera erabat murrizten zion baina Erdösi nazio-azterketako lehen postuaren irabazle zelako, 1930an, sartzeko aukera eman zioten. 21 urterekin, 1934an, bere doktoregoa lortu zuen. Horren ondoren, Hungaria utzi zuen eta Manchesterra, Ingalaterrara, joan zen. Bere egonaldian zehar, Ingalaterran, Erdősek asko bidaiatu zuen Erresuma Batuetan zehar.
Gero AEBn ibili zen urtetan.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdős izan zen historian matematikari buruz artikulu gehien argitaratu zituen pertsonetariko bat. Lehia horretan Eulerrekin konparatzen dute. Erdősek artikulu gehiago argitaratu zituen Eulerrek baino, baina Eulerren artikuluak luzeagoak izan ziren, azken honek orrialde gehiago argitaratu zituen. Bere bizitzan zehar, Paul Erdosek gutxi gorabehera 1500 artikulu idatzi zituen, 500 bat egilekiderekin.
Bere ekarpenen artean nabarmentzen dituzte Ramseyen teoria eta probabilitate metodoaren aplikazioa.
Erdősen zenbakia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ekarpen ugariengatik, bere kolaboratzaile eta lagunen batzuek, umorez, matematika-omenaldi bezala Erdősen zenbakia ezarri zuten: Erdősi 0 zenbakia esleitu zioten, artikuluren batean harekin zuzenean lanean ibili ziren kide guztiei —500 kide bati-edo— 1 zenbakia ezarri zieten, bere kolaboratzaileren bati lagundu zion norbaiti 2 zenbakia, eta horrela, elkarren segidan... Kalkulatzen da egungo matematikari aktiboen % 90ek 8 baino zenbaki txikiagoa dutela.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Paul Hoffman. The Man Who Loved Only Numbers: The Story of Paul Erdos and the Search for Mathematical Truth. 1998.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |