Edukira joan

Patrizia Reggiani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrizia Reggiani
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPatrizia Reggiani Martinelli
JaiotzaVignola1948ko abenduaren 2a (75 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Ezkontidea(k)Maurizio Gucci  1995)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
JarduerakSocialitea
IMDB: nm12442350 Edit the value on Wikidata

Patrizia Reggiani Martinelli, ezaguna 'alargun beltza' ezizenez (Vignola, Modena probintzia, Italia, 1948ko abenduaren 2a) italiar sozialité eta hiltzailea. Maurizio Gucciren emazte ohia izan zen. 1980ko hamarkadan, Maurizio Guccirekin ezkonduta egon zen bitartean, luxuzko modako gizarte eta pertsonaiekin egin zuen topo. 1998. urtearen amaieran errudun deklaratu zuten, sikario baten bidez senarra hiltzea leporatuta.

Haurtzaroa, adopzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patrizia Martinelli Vignolan jaio zen, Modena probintzian, Italiako iparraldean. Pobrezian hazi zen, eta inoiz ez zuen aita biologikoa ezagutu. Patriziak 12 urte zituenean, ama Ferdinando Reggiani enpresaburu aberatsarekin ezkondu zen, eta hark Patrizia adoptatu egin zuen geroago.

Maurizio Guccirekin ezkondu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an Maurizio Guccirekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba izan zituen: Allegra eta Alessandra.[1] 1985eko maiatzaren 2an, 12 urtez ezkonduta egon ondoren, Mauriziok Patrizia utzi eta beste emakume batekin hasi zen. Negozio-bidaia labur bat aitzakia hartuta, inoiz ez zen etxera itzuli. 1991n, Patrizia eta Maurizio Gucci ofizialki dibortziatu ziren. Adostu bezala, Patrizia Reggianik urtean 500.000 dolarren baliokidea izan zuen, elikagai-eskubidearen arabera. 1992an garuneko tumore bat diagnostikatu zioten, eta ondorio negatiborik gabe kendu ahal izan zioten. 1995eko martxoaren 27an, senarra Patriziak kontratatutako sikario batek hil zuen, bulegora sartzean tiro egin ziola.[2]

1997ko urtarrilaren 31n Patrizia Reggiani atxilotu egin zuten, eta 1998an Maurizio Gucci senarraren hilketa antolatzeagatik kondenatu zuten. Ondorioz, 29 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.[3] Oihartzun handia izan zuen epaiketak komunikabideetan, eta Reggiani "alargun beltza" deitzen hasi zitzaizkion.[4][5] Alabek epaia bertan behera uzteko eskatu zuten, garuneko tumoreak bere nortasunari eragin ziola adierazita.[6] 2000. urtean, Milango apelazio-auzitegi batek kondena mantendu zuen, baina 26 urtera jaitsi zuen epaia. Urte horretan bertan, Reggiani bere buruaz beste egiten saiatu zen zapata baten lokarriarekin, baina hura geldiaraztea lortu zuten.

3. gradua onartu ez

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urrian hirugarren gradua eskaini zitzaion, baina ez zuen onartu, hauxe esanez

"Inoiz ez dut nire bizitzan lan egin eta ez naiz orain hasiko".[7]

Askatasuna eta diru kontuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askatasuna 2016ko urrian izan zuen, 18 urteren ondoren.[8] Epaia jokabide onagatik laburtu zen.[8] 2017an, Gucci enpresak 900.000 libera eman zizkion urteko.[8] Hori 1993an sinatutako hitzarmenari zor zaio.[8] Epai-mahaiak espetxean egon zen bitartean jaso ez zuen ordainketa berantiarra ere onartu zuen bere aldeko, 16 milioi libera baino gehiago pilatuz.[8] Senar ohiaren ondarearen aurka zen epaia. Aita hilda, bi alabek administratzen dute enpresa, apelatu eta inoiz ez zioten ezer eman amari.[8]

2019ko azaroan jakinarazi zen Ridley Scott zuzendariak House of Gucci izeneko filma egingo zuela, senar-emazte ohiari eta Patriciaren hilketari buruz. Lady Gagak Patrizia rolean eta Adam Driver Maurizioren rolean.[9] Filma 2021eko azaroan estreinatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]