Edukira joan

Oxobi

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Oxobi
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJules Martin Moulier
JaiotzaBidarrai1888ko apirilaren 7a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona1958ko otsailaren 7a (69 urte)
Hobiratze lekuaItsasu
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, poeta eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Oxobi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Literaturaren Zubitegia: 380

Jules Martin Moulier Hiribarne, ezizenez Oxobi (Bidarrai, Nafarroa Beherea, 1888ko apirilaren 7a - Hiriburu, Lapurdi, 1958ko otsailaren 7a) euskal idazlea.

Larresoroko eta Nayko (Paue inguruan) apaizgaitegietan ikasi ondoren, apaiz egin zen, Hiriburun, 1912an. Donostiri eta Arrangoitzeko erretore izan zen. Eskualduna aldizkarian eman zituen argitara hasierako lanak. Gure Herria aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, 1921ean. Almanaka eta Herria agerkarietan ere idatzi zuen. 1952an euskaltzain izendatu zuten. Alegia-idazle gisa da batez ere ezaguna.

« Pentsatzen dut Bizenta Mogel, Zaldubi edo Oxobi bezalako alegialariei buruz, haiek abiarazi zutelako narrazio generoa euskal literaturan: lortu zuten, alegia genero erdi-jaso erdi-herrikoia hautatu zutelako, irakurlego zabala ukan zutelako xede, eta ez beste batzuek bezala publiko kultua bakarrik (hala nola Juan Antonio Mogelek Peru Abarkarekin). »

Katixa Dolhare-Zaldunbide[1]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Akademia eta herrigintza» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.