Edukira joan

Opor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume batzuk oporrak gozatzen.

Oporrak urtean zehar langileek eta ikasleek gozatzen dituzten lanik gabeko egunak dira, aste edo hilabete batzuetan zehar, atseden hartu, aisiazko ekintzak burutu, hala nola jaiak eta kirolak, edota bidaia egiteko. Herrialdea zein den, langileek opor egun kopuru ezberdinak dituzte. Adibidez, Espainian, 30 eguneko opor eskubidea izaten dute langileek. Ikasleek ordea opor luzeagoak izaten dituzte, 2-3 hilabetekoak, eta ekainetik irailera ipar hemisferioko herrialdeetan. Legez, astean zehar atseden hartzeko jai egunak (larunbat eta igandeak gehienetan) eta jai nazional eta lokalak (Urteberri eguna, esaterako) ez dira oporrak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.