Nuño Lara eta Diaz Harokoa
Nuño Lara eta Diaz Harokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1348 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||
Heriotza | Bermeo, 1352ko abuztuaren 29a (3/4 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Bermeo | ||||
Familia | |||||
Aita | Joanes Nuñez IV.a Larakoa | ||||
Ama | Maria II.a Diaz Harokoa | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of la Cerda (en) Lara leinua | ||||
Jarduerak |
Nuño Lara eta Diaz Harokoa edo Nuño Diaz Harokoa (1348 – Bermeo, 1352ko urtarrilaren 15a), Lara eta Bizkaiko jauna izan zen (1348-1352).[1] Hiru urte zituen Bizkaiko jaun izendatu zutenean eta lau urte ingururekin hil zuten, Petri Ankerra Gaztelako erregearen etengabeko erasoaren ondorioz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1348ko irailaren 16an Nuño jaio eta egun gutxira, ama hil zitzaion. Bere aitak, Joanes III.a Nuñez Larakoak[2] bi urtez hartu zuen Bizkaiko jaunaren titulua, nahiz eta ex iure uxoris edo jaun ezkontide moduan izan. 1350eko azaroaren 28an Burgosen hil zenean, Nuño Bizkaiko hamahirugarren jaun bihurtu zen. Orduan Nuño Paredes de Navan zegoen eta errege berriaren jarreraren beldur, ingurukoek Nuño Bizkaira eramatea erabaki zuten.
Petri I.a Gaztelakoa haurra harrapatzen saiatu zen baina senideek babestu zuten Mentzia izeneko inudeari esker.[3] Erregeak Santa Gadea del Cideraino jazarri zuen. Handik gutxira, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria eraso zuen, hala ere, ezin izan zuen Orozkotik aurrerago pasa.
Lau urte soilik zituenean hil zen Nuño, Bermeon 1352ko abuztuaren 29an[4]. Oinordekoa arreba nagusia zuen: Joana Larakoa. Hau 1353an Tello I.a Gaztelakoarekin, Alfontso XI.a Gaztelakoaren seme naturalarekin, ezkondu zen[5].
Bermeoko Atalaiako Andre Mariaren elizan, Joan Bataiatzailearen kaperan, lurperatu zuten. Orduan eliza eraiki berria zuten baina egun ez da existitzen, XVIII. mendean, erortzeko zorian zegoenez bota zutelako.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitona Fernando Gaztelako infantea |
Amona Joana Nuñez Larakoa |
Aitona Joan Harokoa Bizkaiko jauna |
Amona Elisabet Portugalgoa |
Aita Joanes III.a Nuñez Larako jauna |
Ama Maria II.a Diaz Bizkaiko andrea | ||
Nuño Lara Bizkaiko jauna |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
- ↑ Estepa Díez, Carlos. (2006). «Doña Juana Núñez y el señorío de los Lara» Revue interdisciplinaire d’études hispaniques médiévales (París: SEMH-Sorbonne).
- ↑ Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.
- ↑ (Gaztelaniaz) Castaños, Pedro Novia de Salcedo y. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del Señorío de Vizcaya y Provincias de Alava y Guipúzcoa: contra las Noticias históricas de las mismas que publicó D. Juan Antonio Llorente, y el informe de la Junta de Reformas de Abusos de la Real Hacienda en las tres provincias bascongadas. Libraría de Delmas (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Núñez de Villaizán, Juan; Catalán, Diego. (1977). Gran crónica de Alfonso XI. (1. argitaraldia) Madril: Editorial Gredos ISBN 8460007979..