Nizar Qabbani
Itxura
Nizar Qabbani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Damasko, 1923ko martxoaren 21a |
Herrialdea | State of Damascus (1923 - 1925) State of Syria (1925 - 1930) Siriako Errepublika (1930–1958) (1932 - 1958) Arabiar Errepublika Batua (1958 - 1961) Siria (1961 - 1998) |
Heriotza | Londres, 1998ko apirilaren 30a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Bab al-Saghir Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Balq ՀՀis al-Rawi (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Law Damascus University (en) 1945) |
Hizkuntzak | arabiera ingelesa frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea eta kanta-idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
nizarq.com | |
Nizar Qabbani (arabieraz: نزار توفيق قباني Nizār Tawfīq Qabbānī; Damasko, Siria, 1923ko martxoaren 21a - 1998ko apirilaren 30a) poeta eta diplomatikoa izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen (1945), Damaskon. Siriako enbaxadore izan zen Europako hainbat hiriburutan: Paris, Londres, Madril, Pekin. Aurre egin zien islamiar integristei, eta, horregatik, behin baino gehiagotan zentsuratu zioten bere obra. Hala ere, herriak aintzat hartu zuen bere bertsoen sakontasuna, eta buruz ikasi zituen bere poemetako asko. "Emakumeen eta maitasunaren poeta" esan zitzaion, eta hogeitaka poema-liburu argitaratu zituen, bertso argi soilekin. Poema horietako asko beren abestietan baliatu dituzte arabiar musikariek.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ayyıldız, Esat. “‘Kudüs’ Adlı İki Şiirin Mukayesesi: Nizâr Kabbânî’nin Kaleminden Arapça ‘el-Kuds’ ve Else Lasker-Schüler’in Kaleminden Almanca ‘Jerusalem’”. Ondokuz Mayıs Üniversitesi İlahiyat Fakültesi Dergisi 53 (Aralık 2022), 799-824. https://doi.org/10.17120/omuifd.1167935