Neil Jordan
Neil Jordan | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Neil Patrick Jordan |
Jaiotza | Sligo, 1950eko otsailaren 25a (74 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Paul's College, Raheny (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, zinema ekoizlea, eleberrigilea, showrunnerra, telebista-ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Aosdána (en) |
neiljordan.com | |
|
Neil Jordan (Sligo, Sligoko konderria, 1950eko otsailaren 25a) irlandar zinema zuzendaria da. 1992an Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filmarengatik Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neil Jordan zuzendaria Irlandako Errepublikako mendebaldeko kostaldean dagoen Sligo konderrian kokatua dagoen Sligo hirian jaio zen. Raheny udalerriko St. Paul's College ikastetxean ikasi eta katolozismora bihurtu zen. Dublin hiriburuko University College unibertsitatean Irlandako Historia eta Literatura Ingelesa ikasi zituen. Irlandan Excalibur filma egiten ari zen unean John Boorman zuzendariak Neil Jordan gidoilari bezala erreklutatu zuen. 1995eko Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles filman, Jordanek idazle eta zinema zuzendari gisa banpiroen mitoa berrikuskatu zuen.
Erlazio sexual ez konbentzionalak ere Jordanen filmen ohiko gai izango dira, sarritan kontzientziaren egoera normalatik haratago dauden ekintzen alderdi ezkutuan hausnartzen saiatzen da, askotan mundu onirikora daramaten elementu plastikoak gehituz. Bere filmek pertsonai bakar baten inguruko erabateko ikuspuntu subjetibo bat hartu ohi dute. Erlazio sexual ez konbentzionalez gain, Jordanen filmek maiz Ipar Irlandako gatazkaren gaiaren ingurukoak izan dira, azken honen adibide gisa The Crying Game edota Breakfast on Pluto. 1996an Irlandako Historian hain esanguratsua izan zen Michael Collins irlandar abertzale eta iraultzaileraren biziaren inguruko Michael Collins filma ere zuzendu zuen.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angel (1982)
- The Company of Wolves (1984)
- Mona Lisa (1986)
- High Spirits (1988)
- We're No Angels (1989)
- The Miracle (1990)
- The Crying Game (1992)
- Interview with the Vampire: The Vampire Chronicles (1994)
- Michael Collins (1996)
- The Butcher Boy (1997)
- The End of the Affair (1999)
- In Dreams (1999)
- The Good Thief (2002)
- Breakfast on Pluto (2005)
- The Brave One (2007)
- Ondine (2009)
- Heart Shaped Box (Amaitzeke)
- A Killing on Carnival Row (Amaitzeke)
- Our Lady of the Forest (Amaitzeke)
- Borgia (amaitzeke)
- The Graveyard Book (Amaitzeke)
Elaberriak edo nobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Night in Tunisia (1976) - Short stories
- The Past (1980)
- The Dream of a Beast (1983)
- Sunrise with Sea Monster (1994)
- Shade (2005)
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|---|
1984 | Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldia | Filma onena | The Company of Wolves | Irabazle |
1993 | Oscar | Jatorrizko gidoi onena | The Crying Game | Irabazle |
1993 | Oscar | Zuzendari onena | The Crying Game | Izendapena |
1995 | Academy of Science Fiction, Fantasy & Horror Films, USA | Zuzendari onena | Interviwe with the Vampire | Izendapena |
2000 | BAFTA Sariak | Filma onena | The End of the Affair | Irabazle |
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Jordan |
- Neil Jordanen webgunea (Ingelesez)