Negu nuklear
Negu nuklearrak balizko klimaren aldaketa global bati egiten dio erreferentzia. Etorkizun hipotetiko batean, baldintza batzuk sortuz gero, gertatuko litzatekeen fenomeno globalari egiten dio erreferentzia.
Termino hauek gerra hotzaren testuinguruan zabaldu ziren. Balizko leherketa nuklear askoren ondorioz gure planetan sortuko liratekeen aldaketa guztien multzoari negu nuklear izena ezarri zitzaion. Klimaren ereduak esaten du haziko liratekeela hamaika sute. Hiroshiman eta Nagasakin 1945ean gertatu zena gogoan, leherketa nuklear asko bateratsu gertatuko balira negu nuklear txiki bat sortuko litzateke. Suteek ekarriko lukete ke tona asko atmosferara isurtzea eta horren ondorioz, berotegi efektuaren kontrako efektuak sortuko lirateke. Atmosfera kez zikinduta egonik, eguzki izpiek ez lukete lur-azala eta itsasoa azken hamarkadetan bezala berotuko eta lurraren tenperatura jaitsiko litzateke.
Kalkulatzen da suteek kanporatuko luketen ke beltza estratosferaraino iritsiko litzatekeela. Zientzialariek uste dute basoko-suteen eraginez negu nuklear txikiak sortuko liratekeela. Epe labur batean tenperaturetan nabarmentzeko moduko jaitsiera egongo lirateke. Sumendien erupzioen eraginez estratosferara kanporatuko litzatekeen sulfatoa eta beste gas batzuek atmosferaren egitura eta gardentasuna aldatuko lukete. Gas horiek eguzki izpientzako hesia izango lirateke.
Gaur egun, sateliteen jarraitzearen ondorioz,estratosferako aerosolen kea eliminazioa 2 hilabetekoa da.Baina existitzen da estratosferako egoera berri bat ez esprai eta aerosolen kea ez direla kenduko epe horretan.