Naomi Long
Naomi Rachel Long (ezkondu arte Johnston; Belfast, 1971ko abenduaren 13a) Ipar Irlandako politikaria da, bertako gobernuan Justizia ministro izan da 2020ko urtarrilaz geroztik, eta Aliantzaren Alderdiko buru 2016. urteaz geroztik.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belfasteko alkate izan zen, 2009tik 2010era, eta Belfast Ekialdeko ordezkaria izan zen Ipar Irlandako Batzarrean, 2003tik 2010era. 2010eko hauteskunde orokorretan Londresko Parlamenturako diputatu hautatu ondoren, legegintzaldi baterako legon zen Westminsterren baina bere postua galdu zuen Alderdi Unionista Demokratikoaren (DUP) mesedetan 2015eko hauteskunde orokorretan.
Ipar Irlandako Batzarrera itzuli zen 2016. urtean, eta berriz dimititu zuen 2019an Ipar Irlandatik Europako Parlamenturako diputatu (eurodiputatu) hautatu zutelarik. Erresuma Batuak 2020an Europar Batasuna utzi ondoren, Long Ipar Irlandako Batzarrera itzuli zen eta Ipar Irlandako Gobernuan Justizia ministro izendatu zuten.
2022ko Ipar Irlandako hauteskundeetan, Aliantza alderdiko buruzagi zela, alderdi honen boto gorakadaren protagonista izan zen. Bere ildoa, kanpaina horretan[1] eta 2020ko hamarkadako politikan, zera da, unionistak eta errepublikarrak ezin konponduta Gobernua funtzionamendurik gabe dutela (Ostiral Santuko akordioen ordez, bi komunitateen koalizioa ezinbestekoa baita Gobernuan), eta gobernu efektibo bat edukitzeko garaia dela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Coyne, Ellen. Alliance toasts local election surge. ISSN 0140-0460. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Naomi Long» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-05-07ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.