Nabooko gudu espaziala
Nabooko gudu espaziala Star Warsen fikziozko unibertsoan gertatu zen gudu bat da eta Naboo planetaren orbitan Nabooko guduan zehar egin zen eta planetan borrokaren amaiera suposatu zuen erasoa izan zen. Suhar Eskuadroiaren Nabooko espazio ehizaontziak Merkataritza Federazioaren droide kontroleko ontziaren aurkako eraso baten buru izan ziren, droide indar guztiak antolatzen zituena planetaren azalean. Zenbait pilotu hegalek ontzia inguratu zuten, droide ehizaontzien lehen olatua, euren ezkutuak, euren izpi erakarleak eta euren estazio hartzaileak suntsituz. Gudua hasi zenean, Anakin Skywalker gazteak istripuz parte hartu zuen guduan, Theedeko Errege Jauregiaren ehizaontzi espazialetako baten kabinan babestu zenean. Anakinek, droideen ehizaontzi ugari bota ahal izan zituen Federazioaren ontziko hangarrean lurreratu aurretik. Puntu honetan, mertzenario bat agertu zen Nabooko ehizaontzi ugari botaz Rhys Dallowsek ontziaren barnealderaino jazarri eta berarekin amaitu zuen arte. Hangarrean, Anakinek, nahi gabe, protoizko bi torpedo jaurti zituen erreaktore nagusirantz, ontzia erdibitu zuen eztanda eraginez, Daultay Dofine eta tripulazio guztia hilez; gertaera honen ondorioz Naboo okupatzen zuten gudu droide guztiak desaktibatuak geratu ziren, honela Naboo planetaren droide inbasioa amaituz. Rhys Dallowsek eztandatik libratzea lortu zuen ezkutu sortzailea suntsituzt eta 3. Hangarreko irteeratik irtenez.
Theedeko gudua, Lautada Belartsuetako gudua eta Nabooko gudu espazialaren ondoren, Naboo askatua eta Padmé Amidala erregina bere erregina karguan berrezarria izan zen.