Edukira joan

New Yorkeko burtsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
NYSE» orritik birbideratua)
New Yorkeko burtsa
Datuak
Izen laburraNYSE
MotaBurtsa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
IzengoitiaThe Big Board
Agintea
LehendakariaJeffrey Sprecher (en) Itzuli
KudeatzaileaIntercontinental Exchange (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Ekonomia
Burtsa-kapitalizazioa28.528.761.000.000 $ (2018ko ekainaren 30a)
Historia
Sorrera1792ko maiatzaren 17a
1792ko maiatzaren 12a
SorlekuaNew York
webgune ofiziala
Facebook: NYSE Twitter: NYSE Instagram: nyse LinkedIn: nyse Pinterest: nyse Edit the value on Wikidata

New Yorkeko burtsa (New York Stock Exchange edo NYSE ingelesezko siglez) munduko balio merkaturik handiena da txanpon bolumenean eta lehena bertan kotizatzen duten enpresa kopuruari dagokionez. Bere bolumena akzioetan NASDAQekoak gainditu zuen 1990eko hamarkadan, baina NYSEn zerrendatutako konpainien kapitala NASDAQean baino bost aldiz handiagoa da. New Yorkeko burtsak, urtero 21 mila milioi dolarreko transakzio bolumen bat du, konpainia ez estatubatuarren 7,1 bilioiak barne.

Bere aurrekariak 1792an daude, New Yorkeko 24 merkatari eta korredorek "Buttonwood Agreement" bezala ezagutu zen akordioa sinatu zutenean, non akzioekin komertziatzeko arauak ezartzen ziren. 1817an sortu zen burtsa korridore talde bat "New York Stock and Exchange Board" (NYS&EB) izeneko batzorde bat sortu zuenean garai haietan modu askean eta nagusiki Wall Streeten negoziatzen zen akzio fluxua kontrolatzeko asmoz.

1863an bere izena New York Stock Exchangegatik (NYSE) aldatu zuen, egundaino mantentzen duena, eta Wall Streeten, Broad Streetekin izkina eginez ezartzen da bi urte beranduago.

1918an, Lehen Mundu Gerraren ondoren, munduko lehen burtsagunea bihurtu zen, Londresko burtsa atzean utziz.

1929ko urriak 24 izan zen ostegunean, ordutik aurrera Ostegun Beltza deitua izan zena, burtsa honetan erorketarik handienetako bat gertatu zen, XX. mendeko AEBetako atzerakada ekonomikorik handi eta garrantzitsuena eragingo zuena, Depresio Handia deitua.

Gaur egun NYSE Groupek administratzen du, NYSE eta Archipielago Holdingsen elkartzetik sortu zena, azken hau balioen burtsa elektroniko bat. NYSE Groupek, gaur egun, bere burtsa propioan kotizatzen du.

2007an Euronext europar burtsarekin NYSE Euronext sortu zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Munduko Burtsak
Bovespa | Deutsche Börse | Euronext | HEX | LSE | Merval | MIB | NASDAQ | Nikkei | NYSE | SIBE