Muga planetarioak
Planetaren mugak edo muga planetarioak (ingelesez: planetary boundaries) marko kontzeptual bat da non Lurra sistemaren egonkortasunerako funtsezkoak diren 9 prozesuren[1] egoera ebaluatzen diren; horietakoren bat gaindituz gero, arriskuan jar daitekeelako planetaren gaineko bizigarritasuna.
Planetako bederatzi mugak hauek dira:
- Krisi klimatikoa.
- Ozeanoen azidifikazioa.
- Ozono-geruzaren zuloa.
- Nitrogenoaren eta fosforoaren zikloa.
- Uraren erabilera.
- Deforestazioa eta beste aldaketak lurzoruaren erabileran.
- Biodibertsitatea galtzea.
- Atmosferako partikulek eragindako kutsadura.
- Kutsadura kimikoa.
Kontzeptua nazioarteko 28 zientzialarik proposatu zuten 2009an Johan Rockström eta Will Steffen zientzialariak buru zirela.[2][3] Zientzialari horien helburua "giza garapenerako jarduera-eremu segurua" definitzea, erabilia izan zedin esparru guztietako gobernuek, nazioarteko erakundeek, gizarteko eragileek, sektore pribatuak eta komunitate zientifikoak. Muga planetario kontzeptuak Nature edo Science bezalako zientzia-aldizkari entzutetsuetan maiz agertzen da, eta erreferentziazko marko kontzeptual bihurtu da, NBE edo Davoseko Munduko Ekonomia Foroa erakundeen erabilera horren adibidea izanik.
Hasieran 9 muga definitu bazituzten ere, 2015ean egindako lana berrikusi zuten eta beste hiru muga edo atalase gehitu zituzten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuáles son los 9 límites que mantienen a la Tierra en equilibrio (y qué riesgos corremos por haber pasado 4)» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-03-21).
- ↑ (Ingelesez) «Planetary boundaries» www.stockholmresilience.org 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
- ↑ a b Kaiera, Zientzia. (2021-12-29). «Planetaren mugak gainditzen» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).