Edukira joan

Monsanto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Monsanto
Datuak
Motamultinazionala eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreanekazaritza eta bioteknologia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak25.500 (2015)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaHugh Grant (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaDelaware corporation (en) Itzuli
JabeaBayer
Ekonomia
Diru-sarrerak15.000.000.000 $ (2015)
Irabazi garbia2.300.000.000 $ (2015)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1901
Sortzailea
SorlekuaSaint Louis
Desagerpena2018ko ekainaren 7a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: MonsantoCo Twitter: MonsantoCo Edit the value on Wikidata

Monsanto Company AEBetako nekazaritza korporazioa da, genetikoki eraldatutako hazien ekoizle handiena mundu osoan. Izan ere, hainbat laboretan merkatuen %70-%100 dauka bere menpe. Halaber, hazi arrunten konpainiarik handiena ere bada munduan, 2005ean Seminis Inc erosi ondoren. Orotara 18.800 langile ditu, eta 2007rako 8.563 mila milioi dolarreko mozkina aitortu zuen[1].

Genetikoki eraldatutako hazien eta hazteko hormonen garapenak eta salmentak, baita politikaren gaineko lobby-jarduerak ere, mundu osoan zehar eragin dute polemika eta globalizazioaren aurkako mugimendukoen eta ingurumenaren aldekoen jomugan jarri dute enpresa.

John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en (Missouri). Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako ajente laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.

  1. "Google Finance: Monsanto Company.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]