Edukira joan

Mohammad Reza Pahlavi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mohammad Reza Pahlavi
Xah

1941eko irailaren 16a - 1979ko otsailaren 11
Reza Shah Pahlavi
Bizitza
JaiotzaTeheran1919ko urriaren 26a
HerrialdeaPahlavi Iran
HeriotzaKairo1980ko uztailaren 27a (60 urte)
Hobiratze lekuaAl-Rifa'i Mosque (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: linfoma
Familia
AitaReza Shah Pahlavi
AmaTadj ol-Molouk of Iran
Ezkontidea(k)Fawzia Fuad Egiptokoa  (1939 -  1945)
Soraya Esfandiary-Bakhtiari  (1951 -  1958)
Farah Pahlavi  (1959 -  1980)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaPhalavi dinastia
Hezkuntza
HeziketaInstitut Le Rosey (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa

IMDB: nm0656624 Last fm: Mohammad+Reza+Pahlavi Musicbrainz: dd96b001-7017-4fad-81cb-414f0ca2f7e4 Discogs: 4253853 Allmusic: mn0001011659 Find a Grave: 20223 Edit the value on Wikidata

Mohammad Reza Pahlavi (persieraz: محمدرضا پهلوی‎Mohammad Rezā Pahlavi; Teheran, 1919ko urriaren 26a - Kairo, Egipto, 1980ko uztailaren 27a), Mohammad Reza Xah (persieraz: محمدرضا شاه‎Mohammad Rezā Šāh) ere deitua, Irango xah edo enperadorea izan zen, 1941etik 1979ra.

Reza Xah Pahlaviren seme zaharrena zen. Suitzan hezi zuten, eta 1935ean itzuli zen Irana. 1941ean egin zuten enperadore, Sobietar Batasunak eta Britainia Handiak Iran okupatu eta haren aita, nazien laguntzailea zela-eta, aginpidetik kendu ondoren. 1946an erretiratu ziren sobietarrak eta britainiarrak Irandik, eta Amerikako Estatu Batuek enperadorea bere alde jartzea lortu zuten. Petrolioaren ustiakuntzak garrantzi handia hartu zuen berehala.

1950retik aurrera, gatazka latzak izan ziren xaharen eta Mohammad Mosaddeq ministro nazionalistaren artean; 1951n Mosaddeqek, Irango Parlamentuan, petrolioaren nazionalizazioa lortu zuen, baina gorabehera askoren ondoren, Mohammad Rezak Mosaddeq kargutik kendu eta baliorik gabe utzi zuen neurri hura, Estatu Batuen interesen alde betiere. Estatu Batuek emaniko laguntzez baliatu zen Irango modernizazioari ekiteko, eta ezkerreko politika-mugimendu oro ezabatzeko. 1970retik aurrera, harreman estuagoak izan zituen Sobietar Batasunarekin eta Ekialdeko Europako herriekin eta, ondoren, Txinarekin. Neutraltasuna aldarrikatu zuen kanpo arazoetan, eta lehen bezain irmo iraun zuen Irango ezkertiarren zapalkuntzan.

1978an, herri xehearen egoera zailaz baliatu ziren buruzagi xiiak, Mendebaldeko gizarte-moldeak barneregi zituen Irango aginpideaz jabetzeko, eta 1979ko urtarrilean Ruhollah Khomeinik, Parisko erbestean zen aiatola xiiak, Irango buruzagitza hartu zuen. Mohammad Rezak Egiptora jo zuen, eta Kairon hil zen, 1980an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mohammad Reza Pahlavi Aldatu lotura Wikidatan