Merengue
Merengue | |
---|---|
Bikote bat merengue dantzatzen | |
Sorrera | XIX. mendearen amaiera |
Sorlekua | Dominikar Errepublika |
Instrumentuak | güira, akordeoi eta tambora |
Merengue XIX. mendearen amaieran Dominikar Errepublikan sortutako musika genero dantzagarria da. Oso ezaguna da Amerika osoan, non, salsarekin batera, latindar generoa bereizten duen musika genero dantzagarri handienetakotzat hartzen den. Europaren zati batean ere oso ezaguna da, Espainian adibidez, beste latitude batzuen artean. UNESCOk merenguea 2016ko azaroaren 30ean inskribatu zuen Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialaren zerrendan.
Jatorrian, dominikar merengea harizko instrumentuekin (bandurria edota gitarra) interpretatzen zuten. Urte batzuk beranduago, harizko instrumentuak akordeoiagatik ordezkatuak izan ziren, honela, güira eta tamborarekin batera, ohiko merenge taldearen egitura instrumentala osatuz. Multzo horrek, bere hiru tresnekin, dominikar kulturaren idiosinkrasia osatu zuten hiru kulturen sintesia irudikatzen du. Europaren eragina akordeoiak ordezkatzen du, afrikarra tamborrak eta taíno edo aborigena, berriz, güirak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |